AErrimatuk, 12 bertsolari arabarrak hiru udalerritatik

Abenduaren 15ean eta 28an izango da, Eskuernagan, Langraizen eta Izarran, eta lau partaide izango dira toki bakoitzean
aerrimatu-arabako-bertsolariak.jpg

 

AErrimatu, Arabako bertsolariak herriz herri elkarteak 12 bertsolari arabar eramango ditu abenduan lurraldeko hiru udalerritatik. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak finantzatua.

 

Horregatik aurkeztu dute astelehen honetan prentsaurrekoan Arabako Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta eta Uxue Díaz de Cerio Aizpeolea eta Irati Anda Arabako Bertsolarien Elkartekoek.

 

Egutegia

Abenduak 15ean, 13.00etan, Eskuernagako Kultura Etxean. Bertsolariak: Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia, Paula Amilburu. Gai Jartzailea: Irati Anda.

 

Abenduaren 15ean, 18.30ean, Langraizko Gizarte Etxean. Bertsolariak: Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea, Xabi Antia. Gai Jartzailea: Uxue Diaz de Cerio.

 

Abenduaren 28an, 19:00etan, Izarrako Kultura Etxea. Bertsolariak: Aitor Ugarte, Eli Zalduna, Peru Abarrategi, Unai Anda. Gai Jartzailea: Marta Ugarte

 

Saioen helburua gozatzea da, eta ez da irabazlerik izendatuko.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

ZUK-jazzvital.gif
avatar

Txus Díez

9 de diciembre de 2024

Fundador de ZUK. Periodista y fotógrafo comprometido con el territorio.