Amurrioko foru egoitza eraberritzeko obrak, lizitatuta

Egungo erabiltzaileen beharretara egokituko da azpiegitura
san-anton-egoitza-handitzea.jpg

 

Foru Gobernu Kontseiluak, astearte honetan, onespena eman dio Amurrion dagoen Armuruko San Anton foru egoitza handitzeko eta eraberritzeko obrak egitea kontratatzeko espedienteari, erantzun hobea emateko egoitza erabiltzen duten adinekoen beharrei.

 

Obra kontratuaren aurrekontua 1.388.672 eurokoa izango da, eta sei hilabeteko epea egongo da  gauzatzeko, zuinketa egiaztatzeko akta formalizatzen den egunetik aurrera. Egungo erabileren banaketak, egokitzapen termikoak eta 1990ean eraikitako eraikinaren irisgarritasunera eta bizigarritasunera egokitzeak gaur egun zaharkituta dauden irizpideei erantzuten die; izan ere, egoitza horretan bizi direnek (39 plaza ditu) mendekotasun maila handiagoa eta mugikortasun arazo gehiago dituzte, eta, beraz, espazio irekiagoak behar dituzte ibiltzeko.

 

Hori dela eta, proiektuak beheko solairua handitzea proposatzen du, hainbat espaziori egokitzapen eta azalera erabilgarri handiagoa emateko. Azalera handitua 300 m2-koa izango da, eta lehendik eraikita dagoen azalera, zeinetan esku hartuko baita, 636 m2-koa.

 

Europako funtsak

Jarduera horiek guztiak Arabako Foru Egoitzei Laguntza Integrala emateko Proiektuaren barruan
sartzen dira, zeina Europar Batasunaren Next Generation EU funtsekin finantzatzen baita, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) egoitzen baldintzak berregituratzeko programa oso bat da, mendekotasuna duen pertsonen etxebizitzen erosotasun mota berberekin.

 

Plan horren barruan sartzen dira Samaniegoko egoitzaren birmoldaketa integrala, Ajuria eta
Txagorritxu egoitza zentroak egokitzeko obrak, babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako Hazaldi etxea eraberritzea, zenbait foru egoitzatako komunikazio sistema berria, eta baliabide berriak sortzea desgaitasuna duten pertsonentzat, sexu indarkeriaren biktima diren emakumeentzat (Tximeletak Zentroa) eta adin txikikoentzat, bai eta Etxean Bai Planaren erreferentziazko zentro berriak eta indarkeria matxistaren biktimei arreta espezializatua emateko Hegoak Zerbitzua ere.

 

Beheko solairua handitzea

Oro har, Amurrioko egoitzaren obrak, alde batetik, hegoaldean beheko solairua handitzea barne
hartuko du, egongela-jangela zabalagoa izango delarik eta sarrera nagusiaren ondoan espazio berri bat sortuko delarik bisita aretoa izateko orain dagoen beharra estaltzeko.

 

Era berean, zirkulazio eta komunikazio espazioak berrantolatuko dira, gelei erosotasun eta pribatutasun handiagoa emanez. Sukaldearen eta egongela-jangelaren arteko zuzeneko lotura
berreskuratuko da, eta igarobide atari berri bat sortuko da. Handitzen den zatiaren sabaiari esker terraza
bat sortuko da lehenengo solairuan, non gela batzuk baitaude.

 

Lekuz aldatu edo egokitu behar diren espazioak berrantolatuko dira, hala nola ile apaindegia eta
podologia, errehabilitazio gela, bulegoa eta bilera gela. Horiek guztiak beheko solairuan bateratuko dira, erabiltzaileek errazago erabil ditzaten. Gainera, oraingo igogailu hidraulikoaren ordez beste igogailu mekaniko bat jarriko da, eta beheko solairuko komunak indarreko irisgarritasun araudira egokituko dira.

 

Era berean, eraikinaren eraginkortasun termikoko baldintzak hobetuko dira; horretarako, isolamendu hobeak erabiliko dira itxitura berrietan eta handitutako eremuarekin kontaktuan daudenetan, bai eta prestazio hobeko beirak eta materialak, eta eguzki babeserako olanak hegoaldeko fatxada berrian ere, besteak beste.

 

 

ARGAZKIA: Freepik

ZUK-jazzvital.gif

19 de noviembre de 2024