«Kokoteraino» Aramaion; berriz ere, apurketak

Kultur-etxean atea indarrez apurtuta sartu dira, ludotekako atea apurtu eta bertatik antzokira sartzen saiatu dira
apurketak-aramaioko-kultur-etxea-2025.jpg

Ezezagunek egindako apurketak berriro salatu ditu Aramaioko Udalak. «Kokoteraino gaude», adierazi dute udaletik, azken hilabeteotan gertaerak behin eta berriz errepikatu direlako Aramaion.

 

Ateak indarrez apurtuta

«Beste behin ere jai egunak iritsi eta apurketak gertatu dira herrian. Oraingoan, ez dira pintadak edo kontenedoreen erreketak izan. Hori gutxi ez, eta kultur-etxean atea indarrez apurtuta sartu dira. Ondoren ludotekako atea apurtu eta bertatik antzokira sartzen saiatu dira. Ondorioz antzokia eta ludoteka banatzen dituzten panelak ere apurtu dituzte», dio Udalak.

 

«Gazte lokalerako ateak ere, kanpokoa eta kultur etxe barrukoa, indarrez apurtu dituzte eta komunetan zigarro mutxikinak ere agertu dira«, gaineratu du Udalak, dagokion salaketa jarri duena. Galera ekonomikoak zehazten dago orain.

 

«Zenbat diru gastatu behar da horrelakoak konpontzen? Zenbat indar gastatu behar da denuntziak jartzen eta aseguruekin hitz egiten?», galdetzen du instituzioak.

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

ZUK-jazzvital.gif
avatar

Txus Díez

24 de abril de 2025

Fundador de ZUK. Periodista y fotógrafo comprometido con el territorio.