Giza eskubideen alde borrokatzen dutenentzako laguntza-lerro berri bat

Lankidetzaren arloan irekita dauden laguntza deialdiek 485.000 euro egiten dute guztira, aurten
arabako_laguntza_giza_eskubideak.jpg

Arabako Foru Aldundiak laguntza lerro berri bat jarri du abian, Arabako lankidetzaren esparruan giza eskubideen alde borrokatzen direnak babesteko ekimenak egiten dituzten lurraldeko eta Trebiñuko enklabeko irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzat. Deialdi berri hori irekita dago dagoeneko, Eragiteko eta giza eskubideen defendatzaileak babesteko Arabako mekanismoaren esparruan. Lehenengo ekitaldi honetarako deialdiaren zuzkidura 40.000 euro da.

 

Arabako lankidetzarekin lotutako esku hartzeen esparruan giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak modu baketsuan sustatzen, babesten eta gauzatzen dituen pertsona ororen eraginarekin eta babesarekin lotutako ekintzetara zuzenduta dago, banakakoa edo kolektiboa izan.

 

Arrisku berezian dauden defendatzaileak

Arreta berezia eskainiko zaie, besteak beste, testuinguru hauetan arrisku berezian dauden defendatzaile taldeei: ingurumenaren eta lurraren aldeko defentsan eta garapeneko megaproiektuen aurka ari direnak, herri indigenen eta sexu eta ugalketa eskubideen aldeko defentsan edo indarkeriaren aurka dihardutenak, sexu orientazioarekin eta genero identitatearekin lotutako eskubideen defendatzaileak, komunitateetako kazetariak eta lan eskubideen alde eta salerosketaren biktimen eta errefuxiatuen alde dihardutenak.

 

Dirulaguntzen lerro berri horrek bat egiten du Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailak lankidetzaren arloan 2025ean abian jarri dituen laguntzekin. Horretarako, hainbat laguntza deialdi egin ditu, guztira 485.000 euro egiten dutenak.

 

Irekita daude elkarte sarea indartzen laguntzen duten jarduerak eta genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak babesteko laguntzak. Orobat Eskutik 2022-2025 esparru dokumentuan lankidetzarako eta elkartasunerako politika publikorako lehenetsitako ikuspegietako batzuei erantzuten dieten ekimenak babestekoak. Laguntza horien aurrekontua 145.000 euro da.

 

Ekintza puntualak

Halaber, dagoeneko eska daitezke garapenerako lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko laguntzak. Ekintza horiek pertsona eta erakunde guztiek 2030 Agenda berriarekin eta garapen jasangarriko helburuekin izan beharreko konpromisoan eragina izan behar dute. Dirulaguntza horretarako, 120.000 euroko aurrekontua dago. Deialdi honek aukera emango du lankidetza ekintza zehatzak garatzeko, hain zuzen, beren ezaugarriak direla-eta urte anitzeko proiektuen deialdiarekin bat ez datozen eta beste gizarte eragile batzuentzat sarbide diren ekintzak.

 

Azkenik, urte osoan irekita egongo da Larrialdietarako Arabako Funtsaren esparruko proiektuen deialdia —Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala barnean daude—, hain zuzen, Arabako Foru Aldundiaren 180.000 euroko ekarpenari esker, bide ematen diena eraginpeko erakundeei laguntza ematea garapen bidean diren herrialdeei eragiten dieten larrialdietan, dirulaguntza arin bideratuz gertatu den larrialdi zehatzean esku hartzeko gaitasun egiaztatua duten erakundeei, erakunde horiek aldez aurretik eskatuta.

 

ARGAZKIA: Freepik

ZUK-jazzvital.gif

3 de febrero de 2025