Mugikortasunaren inguruko inkesta Aramaion

Galdetegia erantzuteko epea otsailaren 23ra arte izango da, eta 26an emaitzak ezagutzera emango dira udaletxeko pleno aretoan
aramaio-mugikortasun-diagnostikoa.jpg

Aramaioko udalak, Debagoiena 2030rekin elkarlanean, mankomunitate osoan egingo den Mugikortasun Diagnostikoan parte hartuko du.

 

Ohiturak aztertuz

Diagnostiko honen helburu nagusia, Aramaioko herritarren mugikortasun ohiturak identifikatu eta hauek hobetzeko neurriak zehaztea izango da, beti ere mugikortasun eredu jasangarri baten mesedetan. Hortaz, garrantzisua da gaur egungo ohiturak eta herritarren dituzten beharrak identifikatzea.

 

Informazio hau biltzeko, Herri txikien mugikortasuna aztertzen laguntzeko galdetegi bat prestatu da. Aramaioko herritarrak galdetegi hau betetzera gonbidatzen ditu Udalak, ondoren zehazten den linkaren bidez:

 

Euskeraz

 

Gaztelaniaz

 

Otsailaren 23ra arte

Galdetegia erantzuteko epea otsailaren 23ra arte izango da. Ondoren, otsailaren 26an, Mugikortasun diagnostikoaren emaitzak ezagutzera emateko eta herritarren iritzi, ekarpen eta iradokizunak jasotzeko aurrez aurreko saio bat antolatu da, arratsaldeko 18.00etan, udaletxeko pleno aretoan.

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

ZUK-jazzvital.gif

18 de febrero de 2025