Programatutako jarduerak irekiak dira
Duela bi urte Laudiora iritsitako Bakardadeak Eskola ekimena berriro itzuli da irailean, urte amaierara arte luzatuko den programa zabal batekin, nahi ez den bakardadean dauden pertsonei baliabideak eskaintzeko. “Ekimen honen bitartez bilatzen dena da ezagutza partekatzeko gune bat sortzea, topaketa eta esperientzien bidez komunitate bat eratzeko, bakardadearen inguruko mito eta beldurrak desmuntatuz“, adierazi du Aitor Fernández de Pinedo Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Ekimen desberdinak
Ekimenak, herritarrei irekia, bigarren eskuko produktuak erosten eta saltzen ikasteko mugikorren tailer batekin eman dio hasiera ikasturte berriari. Eta irailaren urriaren 29ra arte zerbitzuaren erabiltzaileei biodantza ikastaroa eskainiko zaie. Azaroaren 5ean, zehazki, zaintzaileen autozainketari buruzko osasun-tailerra izango da, hilaren 12an film bat eta 19an emozioei buruzko zineforuma. Azaroaren 26an psikologia eta kudeaketa emozionalari buruzko ikastaro bat hasiko da, eta bi saio gehiago izango ditu abenduaren 3an eta 10ean. Programa abenduaren 17an amaituko da ebaluazioarekin eta erabiltzaileen agurrarekin.
Izena ematea
Programatutako jarduerak Lezeaga Aretoan egiten dira asteartero, irailaren 3tik abenduaren 17ra arte, 17:00etatik 19:00etara. Ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 94 403 48 50 telefonoan.