Bernedoko eta Iruña Okako katastro balioak, eguneratuak

Ogasunak jabe bakoitzari jakinaraziko dizkio posta bidez bere katastro balio berriak
katastro-eguneraketa-bernedo-iruna-oka.jpg

 

Gobernu Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak eskatuta, Bernedoko katastroko balioztapen txosten berria onetsi du. Horren ondorioz, lurzoruaren eta eraikuntzaren balio berriak, ondasun higiezinen gaineko zergari (OHZ) atxikiak, 2025ean jarriko dira indarrean eta egungo balioak ordeztuko dituzte, 2022tik indarrean baitaude.

 

%0,29ko igoera

Arabako Ogasunak egin duen eguneratzearen ondorioz, katastro balioak % 0,29 igoko dira, batez beste. Hala ere, datorren urteko OHZren ordainagirian zergadun bakoitzak ordaindu beharreko azken zenbatekoa udalak ekitaldi honetan onesten duen zerga tasaren araberakoa izango da.

Foru Ogasunak jabe bakoitzari jakinaraziko dizkio posta bidez bere ondasun higiezinen katastro balio berriak. Jakinarazpena foru bulegoetara joanda ere egingo da, ezin izan bada posta bidez jakinarazi.

 

Baita Iruña Okan ere

Halaber, Iruña Okako udalerriko katastroko balioztapen txosten berria onetsi da, eta datorren urtean jarriko da indarrean. Eguneratzearen ondorioz, katastro balioak % 0,34 igoko dira, batez beste. OHZren ordainagirian zergadun bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoa udalak ekitaldi honetan onesten duen  zerga tasaren araberakoa izango da.

 

ARGAZKIA: Txus Díez

ZUK-jazzvital.gif

19 de noviembre de 2024