Esleituta Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa abian jartzeko zerbitzua

Foru Aldundiak neurria hartu du Araban autokontsumo energetikoa sustatzeko
eraldaketa-komunitarioko-bulegoak-araba.jpg

 

Gobernu Kontseiluak onespena eman dio, Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailak eskatuta, lurraldean Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak sortzeko, abian jartzeko eta kudeatzeko zerbitzuaren esleipenari. Enpresa esleipenduna R2M Solution Spain SL da, eta zerbitzua gauzatzeko aurrekontua 658.539,77 eurokoa da (BEZa barne).

 

Proiektu honek 560.000 euroko dirulaguntza dauka, Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan komunitate energetikoak sustatzeko eta dinamizatzeko eraldaketa komunitarioko bulegoentzako pizgarrien programarena (EE BULEGOAK programa).

 

% 100 berriztagarria

Bulego hori abian jartzearen helburua da herritarrei, ETEei, saltegiei, autonomoei edo industriari laguntzea, besteak beste, lurralde osoko landa, hiri eta industria eremuetan energia komunitarioko proiektuak sor ditzaten. % 100 berriztagarria den energiaren autokontsumoa sustatzeko aukera bat, etxeko eta hirugarren sektoreko eskari elektrikoari erantzun ahal izateko.

 

Ekimen honek kuadrilla guztiei zerbitzua emango dien txandakako bulegoa sortzea aurreikusten du, baita modu birtualean jardungo duen beste bat ere. Bulego horiek, batetik, prestakuntza eta zabalkunde zerbitzua eskainiko dute; horretarako, komunitate energetikoak nola eratu eta haien funtzionamendua zein den jorratuko duten ikastaroak, sentsibilizazio jardunaldiak edo tailerrak antolatuko dituzte.

 

Eta, bestetik, proiektu horiek dinamizatzeko eta ahalduntzeko laguntza teknikoa emateko zerbitzua eskainiko dute. Leihatila bakar gisa funtzionatuko du, eta honako hauei buruzko informazio eguneratua emango du, besteak beste: energia komunitarioko proiektuak abian jartzeko modua; komunitate energetiko batek egin ditzakeen jarduera motak; komunitatearen gobernantza, sustapena eta garapena; forma juridikoak, bideragarritasun azterlanak, finantzaketa eta laguntzak.

 

Aholkularitza

Eraldaketa komunitarioko bulegoen lan eremuaren beste eginkizunetako bat aholkularitza izango da, gai administratiboetan, juridikoetan, legaletan eta teknikoetan eta laguntzetan eta finantzaketan espezializatutako zerbitzua eskaintzeko, proiektuek sektoreko legezko eta arauzko baldintzak bete ditzaten.

 

Arabako udalerriek energiaren arloan hartu dituzten konpromisoen ondorioz, Foru Aldundiak lehentasunezkotzat jotzen du energia berriztagarria sortzea, mugikortasun jasangarriaren alde egitea eta trantsizio energetiko eta ekologiko bidezkoaren erronkari laguntzen dioten jarduketak egitea.

 

Helburu horiek lortzeko, hainbat norabidetan lan egin behar da, autokontsumorako proiektu berriztagarriak ezartzeko, banaka, herritar gisa eta administrazio gisa edo modu kolektiboan.

 

ARGAZKIA: Txus Díez

ZUK-jazzvital.gif

17 de diciembre de 2024