Foru jabetza Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdean

Esparru honetan dauden bi partzelaren lagapena berrituko dio Gasteizko Udalari
puente-alto-lursailak-gasteiz.jpg

 

Foru Gobernu Kontseiluak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak eskatuta, Gasteizko Udalari Puente Alto aurkintzan dauden bi partzelaren doako lagapena berritzea onetsi du astearte honetan.

 

Hamar urterako

Hamar urterako doan laga ziren lurrak Gasteizko Eraztun Berdean sartuta daude, hau da, hiriaren inguruko bizikleta eta oinezkoen ibilbidean. Lagapen horretan, ibilbide hori egokitzeko lanak Gasteizko Udalaren kontura dira, baita haren mantentze-lanak ere. Lursailaren erabilera lagapena aldundiari itzuliz gero, obra horiek foru aldundiaren jabetzakoak izango dira, lurzoruaren jabe den aldetik, eta ez da kalte ordainik eman beharko kontzeptu horrengatik.

 

Balio ekologikoa

Eraztun berdea balio ekologiko eta paisajistiko handiko hiri inguruko parkeen multzo batek osatzen du, eta horiek eko-aisialdiko korridoreen bidez lotzen dira estrategikoki.90eko hamarkadaren hasieran hasi zen proiektu hori Gasteizko hiri ingurua lehengoratzeko, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai gizartearen ikuspegitik, eta hiriaren inguruan aisialdirako eremu natural handi bat sortzeko asmoarekin.

 

ARGAZKIA: Gasteizko Udala

ZUK-jazzvital.gif

29 de octubre de 2024