Abian da XI. “Euskara, sari ziurra” kanpaina

Ekimena martxoaren 17tik apirilaren 7ra bitartean egingo da, herriko 41 negozio eta establezimendutan
laudioko-euskara-sari-ziurra-2025.jpg

Martxoaren 17tik apirilaren 7ra bitartean, biak barne, Laudioko herritarrek Euskara, sari ziurra udal kanpainan parte hartzeko txartelak eskuratu ahal izango dituzte. Oraingo honetan, zuzeneko 2.636 sari edota 300 euroko sari berezi bat irabazi ahal izango dira.

 

Berrikuntzak

«Aurten kanpainak berrikuntza bat dakar: sari handien zozketaren ordez, 300 euroko bonu bakarra jarri da, euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko», adierazi du Nagore Gomara Hizkuntza Politiketako zinegotziak.

 

Guztira, kanpainaren 11.edizio honetan 5.272 txartel banatuko dira. Beti bezala, sarien zozketa Dolumin Bariku egunean egingo da, apirilaren 11n, goizeko 9:30ean Alkatetzan.

 

Txarteletako bat eskuratu nahi dutenek kanpainan parte hartzen duten 41 establezimenduetako edozeinetara joan beharko dute eta bertakoekin gutxieneko elkarrizketa bat izan beharko dute euskaraz. Agur hutsa izan daiteke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera.

 

Txartel baten truke

Trukean, saritutako txartel bat emango zaio. Sariak jasotzeko edo gozatzeko azken eguna maiatzaren 10a izango da. 2.636 opari zuzen gehienak parte  hartzen duen beste lokal batean jaso beharko dira. Beraz, beste lokal horretan ere euskara erabiliko dela suposatzen da, agur bat baino ez bada ere,  horrela hizkuntzaren eta merkataritzaren arteko elkarrekintza-sarea sortuz.

 

Parte hartzen duten establezimenduak

  • AIARABIKE bizikleta-denda
  • AIARALDEA kooperatiba
  • ALDAMA arrandegia
  • ARZA harategia
  • BIT@BYTE informatika-denda
  • CARLOS arrandegia
  • DISDIRA argazki-denda
  • EGOKI fisioterapia
  • EL LÍO taberna
  • EZ & BAI jantzi-denda
  • EZTIA estetika eta edertasun zentroa
  • FUENTES konponketa tailerra
  • GARAYO burdindegia
  • GOAR burdindegia
  • GORKA taberna
  • GOROBEL kirol gunea
  • GOZO TOKI taberna
  • HUTS taberna
  • INDRISKA taberna
  • IÑAKI-Ford tailerra
  • JANA ile-apaindega
  • JUAN tapizeria
  • KARAM zapata-denda
  • KIZKUR ile-apaindegia
  • KOMUNIK diseinu-agentzia
  • KOT jantziak
  • LUR belar-denda
  • LUYANDO optikoak
  • MIGOLA oinetako-denda
  • MULTIÓPTICAS optika
  • NARE ile-apaindegia
  • OLYMPUS kirol-denda
  • REGUERA pinturak
  • RITI ile-apaindegia
  • ROIZ oinetako-denda
  • SURYA ongizate zentroa
  • TOÑI arrandegia
  • TRECE jantzi-denda
  • TXIKITAS mertzeria
  • TXIMELETA jantzi-denda
  • UNAN jantzi-denda

 

ARGAZKIA: Laudioko Udala

ZUK-jazzvital.gif

11 de marzo de 2025