Milioi erdi Arabako Teknologia Parkerako

Foru Aldundiak 489.098 euro bideratuko ditu Arabako Teknologia Parkearen kapitala handitzeko
arabako-teknologia-parkea.jpg-firma-parke.eus_.jpg

489.098 euro

Gobernu Kontseiluak onartu du astearte honetan 489.098 euro bideratzea 8.018 akzio izendun erosteko, Arabako  Teknologia Parkeak egingo duen kapital-gehikuntzaren barruan.

 

Arabako Foru Aldundiak bete egin du,  beraz, joan den ekainaren 12an Teknologia Parkearen Administrazio Kontseiluan hartutako erabakia, zeinean kapital soziala 4.399.930 eurotan handitzea onartu baitzen, 72.130 akzio izendun jaulkiz. 

 

Okupazioa, % 91ean

Arabako Teknologi Parkeak bere jarduera hazten eta handitzen jarraitzen du, igarotzen duen une onaren eta bere instalazioen erakargarritasunaren sintoma. Horrela, Parke Teknologikoak % 91ko okupazio maila lortu du lursailetan eta % 80koa eraikinetan.

 

Jasangarritasuna

Teknologia Parkeak Mugikortasun, Jasangarritasun eta Irisgarritasun Unibertsaleko Planean jasotako jarduerak garatu ditu, hala nola eraikinen deskarbonizazioa, energia-kontsumoen monitorizazioa edo instalazio fotovoltaikoak ezartzea autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko.

 

 

ARGAZKIA: Euskadiko Parke Teknologikoa

 

ZUK-jazzvital.gif
avatar

Txus Díez

18 de octubre de 2024

Fundador de ZUK. Periodista y fotógrafo comprometido con el territorio.