Foru Aldundiak Natura 2000 eremuak lehengoratuko ditu

Jarduerak Europako Life Global proiektuaren barruan egingo dira
natura-2000-eremuak-araba.jpg

 

Foru Aldundiak Natura 2000 Sareko naturaguneetan dauden eta mehatxatutako habitatak eta espezieak babesteko balio handikotzat jotzen diren hezeguneetako eta intereseko beste eremu batzuetako ingurumena lehengoratzeari ekingo dio. Foru erakundeak azken urteotan Europako proiektuekin lankidetzan bultzatu duen lan ildoaren barruko zenbait jarduera dira, Arabako aberastasun ekologikoa eta natura ondarea zaintzeko.

 

LIFE Global proiektuaren helburuak eta kolaborazioak

Oraingo honetan, LIFE Global proiektuaren barruan, non Foru Aldundiak parte hartzen duen, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Galizia eta Portugalgo bederatzi erakunde publikorekin batera, Aldaketa globalaren ikuspegitik kontserbazio balio handia duten Natura 2000 eremuak lehengoratzeko nazioz gaindiko estrategia, jarduketak garatuko dira Izkiko Parke Naturaleko Olandinako urmaelean eta zohikatz eremuetan; Guardiako Erreserba Naturaleko Musco, Carralogroño eta Carravalsecako aintziretan; Entziako Toberia ur jauzian eta Iturbaltz urmaelean; Caicedo-Yuso eta Arreoko lakuan eta Valderejo, Sobron, Gorbeia eta Kantabriako Mendilerroko beste hezegune eta enklabe batzuetan. Eremu horiek guztiak KBE izendatuta daude.

 

Proiektuak landuko dituen habitatak lehentasunezkotzat jotzen ditu Europako Batzordeak, eta hainbat jarduera behar dituzte dauden mehatxuak edo gorabeherak zuzentzeko, prozesu ekologikoen funtzionaltasuna berreskuratu eta errazteko horrela.

 

Eremu bakoitzean gauzatuko diren jarduerak eta helburuak

Hala, besteak beste, Olandinako urmaelean, aintzira kubeta berreskuratu eta ertzak lehengoratuko dira. Iturbaltz putzuan, fauna aloktonoa erauzi edo kontrolatzeari ekingo zaio. Bestalde, Musco, Carralogroño eta Carravalsecako aintziretan habitataren kalitatea hobetuko da, landaredi halofitoarentzako azalera egokia duten harriak edo obra hondakinak kenduz, babes heskaiak landatuz eta iragazki berde bat instalatuz Carralogroñoko aintziran.

«Hezegune horiek eta haiei lotutako habitatak apartekoak direnez, eta aberastasun handia dutenez, Foru Aldundiarentzat lehentasunezko helburua dira enklabe horiek kontserbatzea eta horietan jardutea», azaltzen du Saray Zaratek, Ekonomiaren Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuak.

 

«Hezegune horiek eta haiei lotutako habitatak apartekoak direnez, eta aberastasun handia dutenez, Foru Aldundiarentzat lehentasunezko helburua dira enklabe horiek kontserbatzea»

 

SARAY ZARATE

 

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

ZUK-jazzvital.gif

30 de octubre de 2024