Izena aldatze
«Arabako Zientzia Museoa natura ondarea kontserbatzeko zentro bihurtuko da 2027aren hasieran», hala adierazi du Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak ostiralean Arabako Batzar Nagusietan.
Bi egoitza
Zentroak bi egoitza izango ditu: Kordoi Etxea, erakusketa, prestakuntza eta zabalkunde alderdirako, eta Otxanda Andrearen dorrea, zeinak leku hobea eta handiagoa izango baitu, garapen zientifikoaren eta ezagutzaren alderdirako. «Kordoi Etxea eta Otxanda Andrearen dorrea bi egoitza osagarri dira, eta ziur nago sinbiosi arrakastatsua izango dela» gaineratu du.
Foru arduradunak adierazi duenez, Kordoi Etxea erabiltzeko aukera agertu zenean, «behin betiko momentu-aukera bat aurkeztu zen egia bihurtzeko museoaren gaitasunak handitzeko premiazko behar hori, hura ezin baitzen handitu ez erakusketen alderdian, ez alderdi zientifikoan«, eta azpimarratu duenez «hari uko egitea arduragabekeria izango zatekeen, bai hura gauzatzeko premiari dagokionez, baita baliabide publikoen kudeaketa arduratsuari dagokionez ere».
Sei arrazoi
Diputatuak proposamena justifikatzen duten sei arrazoi aipatu ditu.
Espazioa: Otxanda Andrearen dorreak erakusketetarako 363 metro koadro eskaintzen ditu. Kordoi Etxeak 1.400 metro koadro ditu, eta haietatik 1.200, gutxienez, erakusketa lanetarako erabil daitezke.
Kokapen pribilegiatua: Erdi Aroko hiriguneko museo eta kultura korridore bat formalizatzea zabalgunera arte (katedrala, BIBAT, Artium, horma irudiak, Farolen Museoa, Biktimen Oroimenezko Museoa, arkupeak, Espainia plaza, turismo bulegoa…).
Denbora: Kasurik onenean, aurreko kokapena 2030ean amaituko zen. Kasu honetan, 2026. urtearen amaieran edo 2027. urtearen hasieran amaituta egotea lortu nahi da.
Zientzia eta ezagutza: Otxanda Andrearen dorrea proiektuan edukitzeak aukera ematen du alderdi zientifikoa areagotzeko, ez soilik erakusketarena, ia 3.000 metro koadro baititu.
Kostua: Aurreko kokapeneko kasurik onenean, 20 milioi euroko inbertsioa kalkulatu zen. Asmoa da egokitzapen hori ez iristea 4 milioira; izan ere, konponketa jakin batzuetatik harago, «inbertsio nagusia ez da egiturazkoa, eraikina museo bihurtzea baizik».
Ondarea kontserbatzea: Erabilerarik gabe gera zitezkeen bi eraikinek (ez erabiltzeak epe ertain eta luzera dakartzan ondorioekin) proiektu komun bat izaten jarraituko dute.
«Horregatik guztiagatik, ziur nago behin betiko proiektua dela. Hasierako helburua zen Otxanda Andrearen dorreak eskaintzen zituen aukerak zabaltzea eta modernizatzea, eta hori posible izango da. Erakusketen alderdia, gainera, kokapen pribilegiatu batean geratuko da, eta proiektua gauzatzea geure esku egongo da. Hortaz, zentzuzkoa zena zen kokapen aldaketatik jotzea: Natura Ondarea Kontserbatzeko Zentroa errealitate bat izango da».
«Ziur nago behin betiko proiektua dela»
ANA DEL VAL
Kordoi Etxea
Kordoi Etxeak 1.413 metro ditu, eta haietatik 1.200 baino gehiago erakusketa lanetarako erabil daitezke. Museo proiektua oso garatuta dago, saila 2021az geroztik ari baita hartan lanean. aldaketarekin eta handitzearekin lortu nahi da:
Ikuspegi formal batetik, diskurtsoa eta edukiak modu linealean antolatzea, bisitari zentzu eta logika handiagoa emanez, eta bestalde irizpide berriak oinarri hautatzea pieza kopurua eta zenbat elementu egongo diren erakusgai. Zaharkitutako elementuak ordeztea da beste helburu bat: akuarioak, horma collageak, antzinako beira arasak, taxidermiak, etabar. Gainera, funtsezko elementuak identifikatzea, zeinen gainean ardaztuko baita diskurtsoa, erakusketa espazio bakoitzean, eta bisitari museo eta erakusketa baliabide erakargarriak ematea, aldi berean funtzionalak eta oraingoak izanik.
Ezusteko faktorea eta oroitzapen faktorea lortzen ahalegintzea da beste helburu bat, edota irisgarritasun unibertsal hobea bermatzea.
Ikuspegi material batetik hiru bloke nagusi izango dira (Zientzien Museoak egindako garapenaren kasuan lau dira:
GEO: geologia, Lur planeta eratu zenetik bizitza agertu zen arte.
PALEO: paleontologia, lehenengo organismo konplexuak agertu zirenetik Homo sapiens agertu zen arte.
BIO: biologia, egungo mundua. Homo sapiens gure ingurunean agertu zenetik gaur egun arte.
Eta laugarren bat, zeina «BIO barruan dugun garapen handiari lotuta» baitago, entomologiari buruzkoa.
Otxanda Andrearen dorrea
Otxanda Andrearen dorreak 1.451 metro ditu, eta erakusketetarako 363 metroez gain, bulegoak, liburutegia eta ikerketa aretoak barne hartzen ditu. Hala, zentroaren proiektu osoa ia 3.000 metro koadrokoa izango da bi egoitzen artean.
Otxanda Andrearen dorrea barne hartuko ditu ikerketa liburutegia, eta handitzeko aukera izango du; erakusketakoak ez diren elementuen kontserbazio espazio handiagoa, eta aztertuko da ea baldintzak betetzen dituen VIT herbarioa lekualdatzeko. Ikerketa areto handiagoak izango dira hemen baita.
Proiektu aldaketarik ez
«Kokapen aldaketa bat dago, baina ez proiektu aldaketarik. Hori beti izan dugu oso argi. Otxanda Andrearen dorrean orain dagoen museoak ez zigun aukerarik ematen historia XXI. mende betean guk nahi genuen bezala kontatzeko museo gisa. Horrela, bi egoitzen aukera handia eta bakarra da, eta behin betikoa».
ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia