Palestinako giza eskubideen egoerari buruzko jardunaldia Bibat Museoan

Arabako Foru Aldundiak eta Argituz elkarteak antolatu dituzte topaketak, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta
palestina-giza-eskubideen-jardunaldiak.jpg

 

Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailak, Argituz giza eskubideen elkartearekin batera, jardunaldi bat antolatu du Palestinako giza eskubideen egoera izugarriari ekiteko. Jardunaldiak astelehen eta asteazken honetan izango dira, Bibat Museoan, 18.30etik aurrera, eta sarrera librea izango da, tokiak bete arte.

 

UNRWA, sariduna

Iazko urriaz geroztik, Gazako Zerrendan Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako bonbardaketa bortitzenak gertatu dira, UNRWA Palestinako Iheslariei laguntzeko Nazio Batuen Agentziak berak deskribatu duen bezala. Agentzia horrek Giza Eskubideen René Cassin 2024ko saria eta Gapenerako Lankidetzaren Ignacio Ellacuria 2024ko saria irabazi ditu aurten.

 

Astartean ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, eta ikusirik eskualde osoak bizi duen egoera zaila, izugarrizko sufrimendua eragiten ari baitzaie krimen ankerrak jasatzen ari diren Palestinako biztanle zibilei, jardunaldi hauen bidez, Palestinako errealitatera eta giza eskubideen urraketa larrietara hurbildu nahi da; izan ere, errefuxiatuen krisi hau orain dela zenbait hamarkadaz geroztik irekita jarraitzen du eta munduan konpondu gabe denbora gehien daraman krisia da.

 

Parte-hartzaileak

Giza Eskubideak Palestinan, atzo eta gaur izenburupean, jardunaldia astelehen honetan hasiko da, nazio horren errealitate historikoa eta gatazkaren jatorria aurkeztuta, Teresa Aranguren Amézola mundu arabiarrean espezializatutako Arabako kazetariaren, Ibrahim Abiat aktibista palestinarraren eta Aitor Bikandi Eskutza EHUko ikertzaile doktorearen eskutik.

 

Abenduaren 11ko (asteazkena) saioan, Palestinaren egungo egoera aztertuko da, giza eskubideei dagokienez, lekuan bertan lan egiten dutenen ikuspegitik. Horretarako, UNRWA-Euskadi, Amnesty Internacional-Euskadi, Gernika-Palestina eta BDZ erakundeen eta ekimenen ordezkariak izango dira. Jardunaldi hau, gainera, bat dator Amnistia Internazionalaren Stop genozidioa. Israelen genozidioa Gazako populazio palestinarraren aurka txostenaren argitalpen orokorrarekin. Txosten hori saio horretan ere aurkeztuko da.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

ZUK-jazzvital.gif

9 de diciembre de 2024