Photoformas X. Argazki Lehiaketako sari banaketa

Lehiaketak Gotzon Ameztoiren 'Hirukoa' lana saritu du, eta bi akzesit eman dizkie Alejandro Carnicerori eta José Luis Gigireyri
photoformas-x-argazki-lehiaketa-sariak.jpg

 

Larunbat honetan egin da Photoformas Naturari buruzko X. Argazki Lehiaketaren sari banaketa BIBAT Museoan. Alavesia Natura Zientzien Museoaren Lagunen Elkarteak antolatzen du lehiaketa, museoaren beraren eta Arabako Argazkilaritza Elkartearen laguntzarekin.

 

Lehenengo saria Gotzon Ameztoi Arribasen (Gasteiz) Hirukoa obrarako izan da, eta bi akzesit eman dizkie Alejandro Carnicero Solanasen A contraluz lanari (Chiclana de la Frontera, Cádiz) eta José Luis Gigirey Gonzálezen Al acecho lanari (Ames, A Coruña). Gainera, urtarrilerako aurreikusitako katalogorako eta erakusketarako 27 argazki gehiago hautatu dira.

 

Aurten 138 argazkilarik hartu dute parte lehiaketan eta, guztira, 261 lan onartu dira lehiaketarako.

 

Epaimahaikide izan dira Ana García Hermoso, Arabako Argazkigintza Elkartearen ordezkaritzan; Carlos Hermosilla, naturalista eta argazkilaria; eta Patxi Heras, botaniko, landare argazkilari eta Alavesiaren Zuzendaritza Batzordeko kidea.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

ZUK-jazzvital.gif

14 de diciembre de 2024