Landako eta Garaioko hiru hondartzek aurten ere berritu dute, eta, honela hamar urtez jarraian, bandera urdinaren bereizgarria ur kontinentaletan udaldirako eta bainurako denboraldi honetarako. «Foru erakundetik natura ingurunea kontserbatzearen eta naturagunearen erabilera publikoaren orekari eustearen aldeko etengabeko hobekuntzan egiten ari garen lanaren aintzatespena da, bertan lehentasuna baita ingurumen kudeaketa egokia egitea», azpimarratu du Saray Zárate Ekonomiaren Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuak.
Urtero berrikusita
Ingurumen Hezkuntzarako Europako Fundazioak bereizgarri hori eman die Arabako hondartzei, uren kalitateagatik, garbitasunagatik, irisgarritasunagatik eta zerbitzuen kalitateagatik eta informazioagatik. Baldintza horiek urtero berrikusten dira, eta berriro ziurtatzen dira.
Ekitaldi berezia
Nazioarteko erakundeak argitara eman du bandera urdina izango duten hondartza eta portuen zerrenda, eta haien artean daude Garaio eta Landako Salurriaga eta Moskurio hondartzak. Zigilu hori duten ondoz ondoko 10 urte horiek ospatzeko, ekitaldi berezi bat egingo da bandera urdina altxatzen den egunean, bainu denboraldiaren hasieran. 10 urte hauek jarraian zigilu honekin ospatzeko, bandera urdina igotzeko egunean, bainu denboraldia hasi aurretik, ekitaldi berezi bat izango da.
186.720 bisitari
Bainu denboraldia ekainaren 14an hasi eta abuztuaren 31n amaituko da. Iaz, Arabako hondartza kontinentaletan guztira 186.720 bisitari izan ziren. bainu denboraldian.
Bandera urdina hondartzei ematen zaie Europako hogei herrialdetan baino gehiagotan. Bandera urdina emateko, uraren kalitateari, segurtasunari, zerbitzu orokorrak emateari eta ingurumenaren antolamenduari buruzko arauak bete behar dira.
ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia