Arratzua-Ubarrundiak Euskaraldiari ongietorria egingo dio bertsoekin

Larunbat honetan, ospatuko da Bertso-Boloa ekitaldia, Zurbaoko bolatokian 18:00etatik aurrera
bertso-boloa-euskaraldia-2025-txus-diez.jpg

Euskaraldia 2025 maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, baina Arratzua-Ubarrundian aurretik hasiko dira giroa berotzen. Larunbat honetan, ospatuko da Bertso-Boloa ekitaldia, Zurbako bolatokian 18:00etatik aurrera.

 

Bolo-txapelketa

Ume, gazte zein helduentzat zabalik egongo da bolo-txapelketa parte-hartzailea. Jende guztiari animatzeko deia luzatu diote antolatzaileek, eta irabazleek sari polit bat jasoko dute.

 

Bertsolariak

Giroa alaitzeko, Oihane Perea eta Asier Otamendi bertsolariak izango dira, hitzaren jolasa eta umorea ekarriko dituztenak, betiere euskaraz eta herrigintzaren alde.

 

Ekitaldiaren ostean, luntxa izango da parte-hartzaile guztientzat.

 

Aurtengo Euskaraldiaren leloa da: Elkar mugituz egingo dugu, eta Zurbaoko ekimenak lelo hori egunerokoan biziarazteko aukera ederra eskaintzen du: euskara ahoan, jolasak eskuan, eta auzolana bihotzean.

 

ARGAZKIA: Txus Díez

 

ZUK-jazzvital.gif

8 de mayo de 2025