Arabak Euskara Estrategia Plana aktibatu du eskualde guztietan egingo diren topaketekin

Foru Aldundiak planaren helburuak partekatzea, proposamenak entzutea eta erakundeen eta tokiko eragileen arteko lankidetza sendotzea nahi du
Euskara Estrategia Plana aurkezteko jardunaldiak Araban eskualdez eskualde herritarrei irekiak
avatar

ZUK.eus

10 de diciembre de 2025 a las 13:57

Joan den abenduaren 1ean, Laudion, hasi zen jardunaldi komarkalen zikloa Euskara Estrategia Plana ezagutarazteko. Plan honek datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia indartzeko lehentasunak markatuko ditu. Asteartean topaketa Añanan egin zen, eta hurrengo hitzorduak urtarrila arte eskualde desberdinetan izango dira.

 

Herritarrentzat irekiak

Jardunaldiak herritarrentzat irekiak dira eta helburua da planaren helburuak partekatzea, proposamenak entzutea eta erakundeen eta tokiko eragileen arteko lankidetza sendotzea. Saio bakoitzean kuadrilletako ordezkariak eta udal arduradunak izango dira, eta amaieran mokadu bat eskainiko da harremanak errazteko.

 

“Eskualde bakoitzera joatea, jendeari begietara begiratzea eta esaten digutena entzutea gobernatzeko modurik onena da”, adierazi du Iñaki Gurtubaik, eta azpimarratu du Plana “apustu bat dela euskara eguneroko bizitzan, administrazioan eta kalean presente egon dadin, gure identitatearen eta lurralde kohesioaren parte delako”.

 

Hurrengo jardunaldien egutegia:

 

  • Oion: Abenduak 10, 18:30etan, Bazterra aretoa
  • Kanpezu: Abenduak 15, 18:00etan, Kuadrillaren egoitza
  • Agurain: Abenduak 17, 19:00etan, Manu Yanke aretoa
  • Urkabustaiz: Abenduak 18, 18:30ean, Kultur etxeko antzokia
  • Amurrio: Urtarrila
  • Gasteiz: Urtarrila

 

Jardunaldi hauek aukera paregabea dira denon artean euskarazko etorkizun handiagoa eraikitzeko Arabako lurraldean, dio Adlundiak.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

10 de diciembre de 2025 a las 13:57