Aramaioko Udalak 2026ko aurrekontua azaltzeko bilera irekia deitu du

Topaketa datorren astelehenean, azaroaren 17an, 18:00etan egingo da, udaleko osoko bilkuren aretoan
2026ko udal aurrekontuaren inguruko bilera irekia udaletxean
avatar

ZUK.eus

15 de noviembre de 2025 a las 11:00

Aramaioko Udalak bilera irekia antolatu du herritarrek 2026ko udal aurrekontua ezagutu eta eztabaidatu ahal izan dezaten. Topaketa datorren astelehenean, azaroaren 17an, 18:00etan egingo da, udaleko osoko bilkuren aretoan.

 

Saioan egungo egoera ekonomikoaren berri emango da, eta 2026rako aurreikusitako proiektuak azalduko dira.

 

Proposamenak

Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bilerara bertaratzera, informazioa jaso edo proposamenak egin nahi dituzten guztientzat irekita baitago.

 

ARGAZKIA: Gorbeialdeko Kuadrilla

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

15 de noviembre de 2025 a las 11:00