Uztailean argitaratu zuen Aguraingo Udalak 2024/2025 urteko kirol eskaintza. Urtarrilean euskara kontseilua martxan jarri zenetik hainbat erabaki hartu dira hizkuntzaren sozializazio egoki bat aurrera eramateko, horien artean helduen kirol eskaintzaren zati bat euskaraz eskaintzea, umeen eskaintzari dagokionez ehuneko ehuna euskaraz izatea bermatuta baitago.
Running
Bestaldetik eta berritasun moduan ere, astelehen eta asteazkenetan 19.00etatik 20.00etara running-ean hasteko klaseak eskainiko dira. Batez ere, korrika egin nahi duten eta etengabeko lasterketa mantendu ezin duten pertsonei zuzenduta. Aldi berean, ohiko saioekin jarraituko da aurreko urteetako guztiak mantenduz.
Izen emate epea irekita dago eta kirolguneko sarreran modu presentzialean edo udaleko web orrialdean telematikoki egiteko aukera egongo da. Horrez gain, saioetan lekua dagoen bitartean ikasturte osoan zehar jarraituko du epea zabalik.
ARGAZKIA: Txus Díez


