Arabako Foru Aldundiak euskararekiko konpromisoa berrezten du Euskararen Nazioarteko Egunean

'Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN' lelopean, onartutako adierazpen instituzionalak gure hizkuntzak egindako bide luzea gogorarazten du
Arabako Foru Aldundiak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

3 de diciembre de 2025 a las 11:13

Arabako Foru Aldundiak bat egin du gaur Euskararen Nazioarteko Egunarekin, gure hizkuntza sustatzeko eta biziberritzeko konpromisoa berretsiz. Hori dela eta, Diputatuen Kontseiluak adierazpen instituzional bat onartu du, bizitzaren eremu guztietan euskararen erabileran eta transmisioan aurrera egitearen garrantzia azpimarratuz.

 

Belaunaldi berrientzat

Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN lelopean, adierazpenak euskarak egindako bide luzea gogorarazten du, debekuen aurrean duen erresistentzia eta belaunaldiz belaunaldi egokitzeko eta gaztetzeko duen gaitasuna. Testuak indarberritzeko prozesua bermatzeko indarrak batzeko, euskaraz komunikatzeko gune seguruak sortzeko eta belaunaldi berrien arteko transmisioa indartzeko deia egiten du.

 

«Asko dago egiteko, asko dago hobetzeko. Baina martxan gaude! Euskaraz dakitenekin eta oraindik ezagutzen ez dutenekin elkar hartuta aurrera egiteko», dio adierazpenak.

 

Arabako Foru Aldundiak urteetan zehar hizkuntza bizirik mantendu duten pertsona guztien ahalegina eskertu du, eta euskara batzen gaituen hizkuntza izango den etorkizuna eraikitzen jarraitzera animatu ditu herritarrak, elkar ulertzeko gonbita eginez.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

3 de diciembre de 2025 a las 11:13