Arabako jaiak iragartzeko kartel-lehiaketaren deialdia

Proposamenak 2026ko urtarrilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira
Arabako Jaiak iragartzeko 2026ko kartel-lehiaketaren deialdiaren aurkezpena
avatar

ZUK.eus

11 de diciembre de 2025 a las 14:00

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak abian jarri du 2026ko Arabako Jaietarako kartel iragarlea egiteko lehiaketa, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenez antolatzen diren ospakizunak iragarriko dituen irudia aukeratzeko.

 

Proposamenak 2026ko urtarrilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.

 

Parte-hartze artistikoa eta sormen gaztea sustatzeko deialdia

Lehiaketaren helburua da diseinatzaileen parte-hartzea bultzatzea, sormen gazteari bidea ematea eta Arabako jai esanguratsu hauen nortasuna zabaltzen laguntzea.

 

Bi kategoria ezarri dira, Kategoria orokorra, edozein pertsona fisikori irekia; eta Gazte kategoria, arteekin edo diseinuarekin lotutako ikasketak egiten ari diren edo egin dituzten 25 urtetik beherakoentzat.

 

Aurtengo berritasun gisa, gazte kategorian kartel bat baino gehiago aurkeztu ahal izango da.

 

Sariak

Guztira 3.500 euro banatuko dira: Kategoria orokorreko bost finalista bakoitzak 350 euro jasoko ditu, eta Gazte kategoriako proposamen irabazleak ere 350 euro eskuratuko ditu.

 

Kartel irabazlearen egileak 1.400 euro jasoko ditu, eta, hala badagokio, finalista edo Gazte kategoriako saria gehituta, guztira 1.750 euro izango dira. Sari guztiek dagokien atxikipen fiskala izango dute.

 

Kartelen testuak

Kartelak nahitaez eraman beharko ditu honako testu hauek, euskarazkoari lehentasuna emanez:

 

ARABAKO JAIAK
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria
Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2026

FIESTAS DE ÁLAVA
San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz
28 de abril – 1 de mayo / 2026

 

Nola aurkeztu proposamenak

Lanak 2026ko urtarrilaren 26ko 23:59ak baino lehen aurkeztu ahal dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, Erregistro Orokorrean.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

11 de diciembre de 2025 a las 14:00