Julen Axperen ‘Egunsentia goitik’, Aramaioko 2025eko argazki lehiaketako irabazlea

Guztira, 34 lagunek hartu dute parte eta 84 argazki aurkeztu dira, Aramaioko paisaiak, loreak eta herriko jaiak protagonista nagusi izanik
Julen Axpe Aramaioko 2025eko argazki lehiaketako irabazlea ‘Egunsentia goitik’ lanarekin
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

6 de noviembre de 2025 a las 15:05

Aramaioko Udalak 2025eko argazki lehiaketako irabazleen izenak eman ditu ezagutzera. Urtero bezala, aurten ere parte-hartze zabala eta maila artistiko handia izan dira. Guztira, 34 lagunek hartu dute parte eta 84 argazki aurkeztu dira, Aramaioko paisaiak, loreak eta herriko jaiak protagonista nagusi izanik.

 

Julen Axpe, irabazle

Sari nagusia Julen Axpe Alonsok eskuratu du, Egunsentia goitik izeneko lanarekin, eta bere irudia izango da 2026ko egutegiaren azala.

 

Epaimahaiak urtaro bakoitzeko lan onenak ere nabarmendu ditu:

 

  • Negua: Anboto, Jose Luis Madina Uribarren.

 

Julen Axpe Aramaioko 2025eko argazki lehiaketako irabazlea ‘Egunsentia goitik’ lanarekin

 

  • Udaberria: Ardixak keixapeien, Nuria Altuna Jauregi.

 

Julen Axpe Aramaioko 2025eko argazki lehiaketako irabazlea ‘Egunsentia goitik’ lanarekin

 

  • Uda: Ardien ongi etorria, Leire Arrizabalaga Zubia.

 

Julen Axpe Aramaioko 2025eko argazki lehiaketako irabazlea ‘Egunsentia goitik’ lanarekin

 

  • Udazkena: Basoa udazkenean, Aitor Rementeria Totorika.

 

Julen Axpe Aramaioko 2025eko argazki lehiaketako irabazlea ‘Egunsentia goitik’ lanarekin

 

Udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei, eta animatu ditu herriko txokoak urte osoan zehar argazkitan jasotzen jarraitzera. Egutegirako aukeratutako lanak Gabonetan ezagutuko dira, orduan banatuko baitira etxe guztietan.

 

ARGAZKIAK: Aramaioko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

6 de noviembre de 2025 a las 15:05