Euskara sustatzeko 2025eko dirulaguntza-deialdia argitaratu da ekainaren 4an Arabako Aldizkari Ofizialean. Deialdia bi ataletan banatzen da: euskara ikastaroak eta establezimenduetako hizkuntza-paisaia, Aramaioko Udalak zabaldu duenez.
Deialdiko xehetasunak
Euskara ikastaroetarako laguntzak
Onuradunak:
- Aramaion erroldatuta dauden pertsonak, 2024-2025 ikasturtean euskaltegi homologatuetan (ikastaro arruntak edo barnetegiak) euskara ikastaroak egin dituztenak.
- 2025ean UEUren ikastaroetan parte hartzen dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
- 2024-2025 ikasturtean egindako euskara ikastaroen matrikulak.
- 2025ean UEUk antolatutako ikastaroak.
Laguntzen zenbatekoak:
- A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak: matrikularen %100.
- C2 maila: matrikularen %75.
UEUko ikastaroak: matrikularen %75.
Aurrekontua:
1.000 €.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Matrikularen eta ordainketaren agiria.
- Asistentzia ziurtagiria (%80ko gutxieneko presentzia).
Eskabideak aurkezteko epea:202
5eko azaroaren 28ra arte.
Hizkuntza paisaia euskaraz sortzeko laguntzak
Onuradunak:
Aramaioko establezimendu, elkarte eta erakundeak, kanpo zein barruko hizkuntza paisaia euskaraz sortzen dutenak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
- 2025ean euskaraz soilik egindako errotulazioak.
- 2025ean euskaraz soilik sortutako webguneak.
- Euskara lehenesten duten beste euskarriak (kasuz kasu aztertuko dira).
Laguntzen zenbatekoak:
- Errotuluak eta hizkuntza paisaia: gastuaren %60, gehienez 300 € (izena-abizenak soilik agertzen diren kasuetan ez da laguntzarik emango).
- Webguneak: gastuaren %60, gehienez 300 €.
- Beste kasuak: teknikariak eta zinegotziak aztertuko dute.
Aurrekontua:
800 €.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Errotuluaren argazkia edo webgunearen ikusgaitasuna.
- Fakturak eta ordainagiriak.
Eskabideak aurkezteko epea:
2025eko azaroaren 28ra arte.
Eskabideak aurkezteko tokia:
- Aramaioko udaletxeko bulegoetan (9:00etatik 14:00etara).
- Udalaren egoitza elektronikoan.
- Edo Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen bidez.
ARGAZKIA: Gorbeialdeko Kuadrilla


