Aramaion margolan lehiaketako lanak ikusgai

Sastiñak jasoko ditu XXXIV. Pintura Lehiaketako lanak ostegun eta ostiral honetan
XXXIV. Pintura Lehiaketako lanak ikusgai Aramaion, Sastiñan
avatar

ZUK.eus

16 de octubre de 2025 a las 13:25

Aramaion igandean ospatu zen XXXIV. Pintura Lehiaketa, eta aurten, aldaketa garrantzitsuen urtea izan da. Lehiaketa epe luzeko formatura zabaldu da lehen aldiz, eta pozik daude emaitzekin: hiru aramaioarrek irabazi dituzte sariak, herriko eta bailarako parte-hartzea indartzeko helburua lortuz.

 

18:30etik 19:30era

Orain, lehiaketan aurkeztu diren lan guztiak ikusgai izango dira Sastiñan, urriaren 16 eta 17an, 18:30etik 19:30era. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte parte-hartzaileen sormen eta lan artistikoa bertatik bertara ezagutzeko.

 

Egitasmoaren helburua da Aramaioko artearen potentziala erakustea eta tokiko sormenaren balioa nabarmentzea.

 

Formatu berria

Aurten, lehiaketak formatu berria izan du, eta nahiz eta egun bakarreko margoketan parte-hartzea apalagoa izan, antolatzaileek ereduari eutsi nahi diote. “Badakigu aldaketa handia izan dela, baina jarraituko dugu bide horretan”, azpimarratu dute.

 

Umeen lanak

Umeen lehiaketan, berriz, ohikoa bezala parte-hartze zabala eta sormen handia izan dira. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete epaileei egindako lanagatik eta jasotako hobekuntza-proposamenengatik, etorkizuneko edizioak hobetzeko asmoz.

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

16 de octubre de 2025 a las 13:25