Aramaioko 6 landa guneetako plan berezia martxoaren 24ra arte kontsultagai

Arriola, Arexola, Barajuen, Suña, Uribarri eta Zabola auzoetakoen espedientea erakusgai dago
aramaio-ayudas-euskera-2025.jpg
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

21 de febrero de 2025 a las 17:48

Arriola, Arexola, Barajuen, Suña, Uribarri eta Zabola auzoetako plan bereziaren hasierako onarpenaren jendaurreko epe berria zabaldu da.

 

Aurreko baten jakinarazi zen 2025eko urtarrilaren 22ko 24/25 Aramaioko alkatearen Dekretuaren bidez auzo hauen Plan Bereziari hasierako onarpena eman zitzaiola, eta jendaurrean jarri zela 20 egun baliodunen epean ALHAOn 2025eko urtarrilaren 31n argiratu eta hurrengo egunetik aurrera (2025/02/03tik 2025/02/28ra bitartean).

 

20 lanegun

Web orrian kontsultarako jarritako dokumentua, dokumentu teknikoa bakarrik izan zenez, dokumentazio osoa erantsi eta jendaurreko epe berria zabaldu da. Epe berri hau, ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean) argitaratzen denetik (otsailaren 24an), 20 lanegunekoa izango da. Hau da, epe horretan espedientea erakusgai dago udal bulegoetan edo lotura honetan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

 

Jendaurreko epea otsailaren 24tik martxoaren 24ra izango da, biak barne.

 

ARGAZKIA: Gorbeialdeko Kuadrilla

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

21 de febrero de 2025 a las 17:48