Asteburu honetan, Aramaio izango da Hiru Haundiak mendi proba ospetsuaren eszenatokietako bat, Euskal Herriko hiru tontor nagusiak —Gorbeia, Anboto eta Aizkorri— lotzen dituen ibilbidean. Ehunka parte-hartzaile eta ikusle bilduko dira kirol, natura eta esfortzua uztartzen dituen ekitaldi honetan.
Ingurunea zaintzeko deia
Aramaioko Udalak herritar eta bisitari guztiei ingurunea zaintzeko eta errespetatzeko eskatu die, probaren handitasuna eta herriko natura uztartzeko asmoz. Hondakinik ez uztea, seinaleztatutako bideetatik ez irtetea, eta paisaiaren garbitasuna eta osotasuna mantentzea ezinbestekoa dela gogorarazi du.
“Guztion artean gure paisaia zaindu behar dugu; kirol proba hauek naturarekin bat egiteko aukera dira, ez hura kaltetzekoa”, adierazi dute udal ordezkariek.
Ehiza-postuen erabilera debekatua
Udalak, gainera, ehiztarien kolektiboei ohartarazi die zenbait ehiza postu erabiltzea debekatuta egongo dela asteburu honetan, probaren ibilbidea oztopatu ez dadin.
Debekatutako postuak honakoak dira:
- Larrazabal: 1 eta 2 eta 10etik 18ra
- San Kristobal: 2tik 8ra
- Jarindo-Maroto: 1etatik 8ra, 12tik 16ra, 20a eta 21a
ARGAZKIA: Aramiaoko Udala


