Barajuengo frontoiak 50 urte beteko ditu igande honetan

Pilota partiduak, bazkaria eta musika izango dira urteurren egunean
Barajueneko frontoiaren 50. urteurreneko kartela eta pilota partidak
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

4 de octubre de 2025 a las 10:53

Barajuenek egun berezia biziko du igande honetan, frontoiaren 50. urteurrena ospatuko baita herrian. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, pilota partidek, auzo-bazkariak eta musikak osatuko duten ospakizunarekin.

 

Egitaraua goizeko 11:30ean hasiko da, etxafleruekin eta kanpaien hotsarekin, eta jarraian ospakizun ofiziala egingo da.

12:00etan hasiko dira pilota partidak, honako bikoteen arteko norgehiagokekin:

 

  • Haizea-Ilare vs Jule-Markel
  • Maia-June A vs June N-Itsaso
  • Olaizola-Arriolabengoa vs Del Campo-Beitia

 

14:30ean auzo-bazkaria izango da, eta eguna Txarli Blue taldearen kontzertuarekin bukatuko da, 18:00etan.

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

4 de octubre de 2025 a las 10:53