Hurrengo otsailaren 7an, Izaskun Arrue Kultur Gunean–Gasteiz Antzokian, Doodem aurkeztuko du Trigger taldeak, mugak gainditzen dituen proposamen bat, zazpi herri eta zazpi abestiren bidez soinu-bidaia bat eskaintzek.
Paul Gilroy soziologoak aztertutako Atlantiko Beltza kontzeptuan oinarrituta, ikuskizun honek musika tradizionalak ikuspegi berritzaile batekin uztartzen ditu. Mbira, Kora edo gitarra flamenkoaren antza duten doinuak entzun daitezke, ahotsa, saxo baritonoa eta biolontxeloa tresna nagusi bihurtuz.
Esperientzia sentsorial eta hunkigarria
Doodem lanak gizakiaren eta naturaren arteko harremana islatzen du, askatasuna, elkartasuna eta edertasunaren ideia soinuaren eta mugimenduaren bidez aztertuz. Musika-bidaia honetan, Trigger taldearekin batera bi artista izango dira; Iñigo Xalbador, saxo baritonoa, erritmo afrikarrei sakontasuna emanez; eta Amaiur Luluaga; dantza, musika gorputz-adierazpen bihurtuz.
📍 Lekua: Izaskun Arrue Kultur Gunea – Gasteiz Antzokia (Herrería kalea, 32, Gasteiz)
🕣 Ordua: 20:30 h
🎟️ Sarrerak: 8 €
ARGAZKIA: Kulturklik


