Abian da Zigoitiko Eguzki Jaia 2026ko kartel lehiaketa

Kartel irabazleak 250 euroko saria jasoko du, eta lanak ekainaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira
Eguzki Jaia 2026 kartel lehiaketaren oinarriak Zigoitian
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

1 de junio de 2026 a las 17:05

Zigoitiko Udalak Eguzki Jaia 2026 iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Edonork parte hartu ahal izango du, eta kartel irabazleak 250 euroko saria jasoko du. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak izan beharko dute, eta ezin izango dira beste lehiaketa batzuetan aurkeztu izan. Gainera, Udalak zehaztu du ezingo dela adimen artifiziala (IA) erabili kartela diseinatzeko.

 

Formatu bertikala eta derrigorrezko testua

Kartelak edozein teknika eta material erabiliz egin ahal izango dira, betiere inprimatzeko egokiak badira. Lanek 30 x 40 zentimetroko edo A3 tamainako formatu bertikala izan beharko dute.

 

Gainera, kartel guztiek derrigorrez jaso beharko dute honako testua: EGUZKI JAIA (Zigoitia) – 2026 Uztailak 31 Julio – Abuztuak 1, 2 Agosto.

 

Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten irudiak edo mezuak jasotzen dituzten lanak.

 

Ekainaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak

Kartelak euskarri gogor baten gainean edo sobre itxi batean aurkeztu beharko dira. Horrez gain, beste gutun-azal itxi bat erantsi beharko da egilearen datuekin: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

 

Lanak Zigoitiko Udaletxean aurkeztu ahal izango dira edo postaz bidali helbide honetara:

 

Zigoitiko Udala
Bengolarra kalea 1
01138 Ondategi (Araba)

 

Kanpoaldean EGUZKI JAIA, kartel lehiaketa aipamena agertu beharko da. Lanak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 23ko eguerdiko 12:00etan amaituko da.

 

250 euroko saria eta hiru akzesit

Kartel irabazleak 250 euroko saria jasoko du.

 

Horrez gain, hiru akzesit banatuko dira adin-talde hauetan:

 

  • Haurrak: 12 urte arte.
  • Gazteak: 13 eta 17 urte bitartean.
  • Seniorrak: 18 urtetik gorakoak.

 

Akzesit bakoitzak 60 euroko balioa duen liburu-dendako material txartela jasoko du.

 

Lan guztiak udalaren webgunean ikusgai

Aurkeztutako lan guztiak Zigoitiko Udalaren webgunean erakutsiko dira. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Eguzki Jaia iragartzeko erabiliko da.

 

Gainerako lanak 2026ko urriaren 1etik 31ra bitartean jaso ahal izango dira. Epe horretan jasotzen ez diren lanak Udalaren jabetzan geratuko dira.

 

Lehiaketako epaimahaia alkateak izendatuko du, eta haren erabakia behin betikoa izango da.

 

ARGAZKIA: AFA Hirigintza

 

 

También te puede interesar

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

1 de junio de 2026 a las 17:05