Komunitate energetikoen gaineko jardunaldia, martxoaren 26an Zuian

Aholkularitza zerbitzua goizez eta arratsaldez, eta jardunaldi dibulgatiboa 18:00etan izango dira
energia-komunitateak-zuia-txusdiez.jpg
avatar

ZUK.eus

24 de marzo de 2025 a las 18:26

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak energia komunitateen eraketa eta garapena sustatzen du eta Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen doako zerbitzu bat da, trantsizio energetikoa bultzatzeko. Bere helburu nagusia bidezko trantsizioa sustatzea da; horretarako, laguntza integrala eskaintzen die interesa duten pertsona eta enpresa guztiei.

 

Energia komunitateak oso alternatiba erakargarriak dira energia berriztagarria kontsumitzen hasteko autokontsumoa ahalbidetzen. Fakturan aurreztu ahal izango da, energia garbia sortu eta komunitatea indartu. Horren gaineko informazioa eta aholkularitza emateko aukera izango da datorren astean Zuian.

 

Aholkularitza

  • Eguna: Martxoak 26, asteazkena.
  • Ordua: 10:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik a 20:00etara.
  • Lekua: Zuiako Udaletxea.

 

Eskatu hemen hitzordua.

 

Dibulgazioa

Horrez gain, egun berean eta baita Udaletxean ere, jardunaldi dibulgatiboa egingo da. Jardunaldi horretan energia komunitateen barruan aurkitu daitezkeen eredu desberdinetan sakonduko da, batez ere hurrengo aspektuetan: komunitateen antolakuntza ekintzak, nortzuk parte har dezaketen, gaur egungo eredu juridikoen alde onak eta txarrak, hasierako oztopoak eta horiek nola gainditu ahal diren, eta dirulaguntzak eta finantziazio bideak, Kuadrillaren testuinguru lokala kontuan hartuta.

 

  • Eguna: Martxoak 26 asteazkena
  • Ordua: 18.00h
  • Lekua: Zuiako udaletxea

 

ARGAZKIA: Txus Díez

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

24 de marzo de 2025 a las 18:26