‘Esne Berriketan’ bertso-saioa izango da otsailaren 6an Aramaion

Saioa Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuan oinarritzen da
Esne Berriketan bertso-saioa Aramaioko Kultur Etxean, otsailaren 6an
avatar

Txus Díez

Periodista y fotógrafo. Fundador de ZUK

29 de enero de 2026 a las 12:18

Esne Berriketan izeneko bertso-saioa izango da ostiralean, otsailaren 6an, 19:00etan, Aramaioko Kultur Etxean. Saioa Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuan oinarritzen da, eta ahozko memoria, bizipen pertsonalak eta egunerokoaren ertzak izango ditu ardatz.

 

Liburuaren oinarrian, emakumeek ahoz kontatutako narrazioak daude: ahots intimoak, bizipen propioak eta eguneroko bizitzatik jasotako pasarteak. Idazleak belarriz jaso, eta idatziz ekarri ditu kontakizun horiek, memoria kolektiboaren mosaiko bat osatuz.

 

Hitza, ahotsa eta mugimendua oholtzan

Bertso-saioak kontakizun horiek hartuko ditu abiapuntu, eta hitza, ahotsa eta mugimendua uztartuz eramango ditu oholtzara. Helburua da liburuak marrazten duen paisaia kolektiboa modu bizi eta partekatuan adieraztea, ikus-entzuleekin harreman zuzenean.

 

Saioak bertsolaritza eta sormen eszenikoa uztartzen ditu, ahozkotasunetik sortutako istorioak gaurkotasunera ekarriz eta publikoarekin konpartituz.

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

Txus Díez

Periodista y fotógrafo. Fundador de ZUK

29 de enero de 2026 a las 12:18