Euskararen eguneko egitaraua Arabako herrietan

Arabako udalerri askok egitarau zabal prestatu dute, kultur ekitaldiekin, tailerrekin, kalejirarekin, antzerkiarekin, musika emanaldiekin eta haurrentzako jarduerekin
Euskararen Eguneko egitaraua Araban 2025eko jarduerekin hainbat udalerritan.
avatar

ZUK.eus

26 de noviembre de 2025 a las 14:58

2025eko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Arabako udalerri askok egitarau zabal eta askotarikoa prestatu dute, kultur ekitaldiekin, tailerrekin, kalejirarekin, antzerkiarekin, musika emanaldiekin eta haurrentzako jarduerekin. Hona hemen herriz herriko programazio nagusia.

 

Aramaio

 

  • Nortasun Agiria

Azaroak 27, osteguna – 18:30, Kultur etxea
Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa. Gazte eta helduentzat.

 

  • Partxis lehiaketa

Azaroak 29, larunbata – 16:00, Osoko bilkuren aretoa

Gaztetxoek antolatua, adin guztietakoentzat. Sariak izango dira.

 

  • Euskararen aldeko herri-lasterketa

Azaroak 30, igandea – 12:00, Plaza
Korrika apur bat egin eta ondoren indarrak berreskuratzeko luntxa.
2026ko Korrikaren materiala salgai.

 

  • Jolas Molaz
    Abenduak 3, asteazkena – 16:30, Ludoteka
    Familia osoarentzat, euskarazko mahai-jolasak ezagutzeko aukera.

 

Arratzua-Ubarrundia

 

  • Indarra Dantza Taldea

Azaroak 30, igandea – 12:00, Sologana gizarte etxea
Gasteizko dantza taldearen urteko erakustaldia.

 

  • Zirko tailerra + Estutxeak margotzea

Abenduak 3, asteazkena – 17:00, Duranako lokala
Iturribero guraso elkartearen laguntzarekin.

 

  • Bertso-saioa

Abenduak 3, asteazkena – 19:30, Eguzkilore taberna
Paula Amilburu eta Unai Anda bertsolariekin.

 

Artziniega

 

  • “Ni eta Nitarrak” antzezlana

Azaroak 28 – 18:00, Kultur etxea
Iholdi Beristainekin.

 

  • “Hitz Kuttuna” mural kolektiboa

Azaroak 29, larunbata – Frontoi ingurua, egun osoan zehar

 

  • “Gure inguruko historia eta natura”

Azaroak 29 – 10:00, frontoitik
Txango didaktikoa familiendako, Ganzorrotz-en eskutik.

 

  • Haurrentzako jolasak

Azaroak 29 – 12:00, frontoian, “Alaiki”-ren dinamizazioarekin.

 

  • Triki-poteoa

Azaroak 30 – 12:00, herriko tabernetan
“TrikiAreta”-ren doinuekin.

 

  • Herri bazkari euskalduna

Azaroak 30 – 14:30, udaletxe zaharrean

Bingo musikatua + Kantu erronka Bazkalostean.

 

  • Dantza plaza

Azaroak 29 – 18:00, frontoian, “Zuzterrak” taldearekin.

 

  • Euskara lantaldearen aurkezpena + askaria

Abenduak 3 – 18:00, Kultur etxea

 

Iruña Oka

 

  • Sukaldaritza tailerra Olabarrin

Azaroak 28 – 17:30, Administrazio Batzordearen gizarte etxean

 

  • Txalaparta tailerra Bilodan

Azaroak 29 – 18:30, Batzorde Aretoan

 

  • Talo tailerra Tresponden

Azaroak 30 – 12:00–13:30, bolatokian

 

  • Txoborro Magoa (ikuskizuna)

Azaroak 30 – 18:00, Iruña Okako Gizarte Etxeko antzokian

 

  • “Mari eta Lagun Magikoak” ipuin kontalaritza

Abenduak 2 – 18:00, Udal Liburutegian

 

Urkabustaiz

 

  • “Jone, batzuetan” film-emanaldi

Azaroak 19 – 18:30, Kultur etxea

 

  • Bertso Jasa eta bat-bateko jolasa

Abenduak 3 – 18:00, Kultur etxea

Peru Abarretagi eta Aroa Arrizubieta bertsolariekin.

 

  • Dantza-plaza

Abenduak 6 – 13:00, Plaza

Aitzina Folk egitarauaren barruan.

 

  • “Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana”

Abenduak 10 – 18:30, Liburutegia

Oinintza Enbeitak Feli Madariagari buruz idatzitako liburuaren aurkezpena.

 

Laudio

 

  • Bai Euskarari bisita & Lazarraga sariak

Azaroak 28 – enpresetako jarduerak.

 

  • Bertso-saioa Kasinoan

Azaroak 28 arratsaldez

Aitor Bizkarra, Ane Zuazubiskar, Xabat Galletebeitia eta Andoni Egaña.
Gai-jartzailea: Iñaki Cabeza.

 

  • Euskara jokoak eta idazleen aitortza

Azaroak 29 – Aldai plazan

Euskararen Makila banatzea barne.

 

  • Tailerrak Gardeako Kulturgunean

Azaroak 29 arratsaldean

 

Aiaraldeko euskararen jaia

 

  • Azaroak 30

Akelarre dokumentala

 

  • Azaroak 30 – 19:00, Kasinoan

Euskara plana aurkeztea

 

  • Abenduak 1 – Udaletxean

“Xare” jardunaldiak gazteentzat

 

  • Abenduak 2

Adierazpen instituzionala

 

  • Abenduak 3 – ikastetxe eta euskaltegien parte-hartzearekin.

Sari banaketa: Aldama arrandegia eta Jana ile-apaindegia

Durangoko Azokara autobusa. Txartelak salgai abenduaren 4ra arte.

 

Zuia

 

  • “Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika” hitzaldia

Azaroak 28 – 18:00, Liburutegia

Euskal Herrian Euskaraz elkartearekin.

 

  • “Gora Kopak!”

Azaroak 30 – 18:00, Ametzagako bolatokía

Ametzagako jaien barruan.

 

  • Euskararen eguna eskolan eta institutuan

Abenduak 3

-Xsakara: solasaldia eta emanaldia (12:00, institutuan)

-Eriz Magoa: magia (15:00, eskolan)

 

  • Euskararen eguneko topa

Abenduak 3 – 19:00, Murgiako txokoa

Mokadutxoa eta ospakizuna.

 

  • “Irabazi ala Hil” liburu-aurkezpena

Abenduak 9 – 18:30, Liburutegia

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

26 de noviembre de 2025 a las 14:58