Gasteizko Enplegu Anezka martxan da jada, 19 langaberen parte-hartzearekin. Hurrengo hilabeteetan, parte-hartzaileek orientazio pertsonalizatua, gaitasun digitalen prestakuntza eta lan bilaketa hobetzeko laguntza jasoko dituzte. Programa Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailak eta Santa María la Real Fundazioak sustatzen dute, eta urriara arte egongo da martxan. Gainera, oraindik plaza libreak daude izena eman nahi dutenentzat.
%60ko batez besteko laneratzea
Cristina Gonzáleze diputatuak nabarmendu duenez, aurreko hamar edizioetako emaitzek erakusten dute enplegu-anezkek %60 inguruko batez besteko laneratze tasa lortu dutela, enplegurako beste politika aktibo askoren gainetik.
Parte-hartzaileek curriculuma eguneratzen, lan elkarrizketak prestatzen, gaitasun digitalak eta zeharkako konpetentziak indartzen, harreman profesionalak zabaltzen eta enplegua bilatzeko estrategia berriak lantzen ikasiko dute.
Izena emateko aukera zabalik
Programan parte har dezakete 18 urtetik gorako Gasteizko langabeek, prestakuntza maila, lan esperientzia edo sektorea edozein dela ere. Saioak modu mistoan egingo dira: aurrez aurreko jardunaldiak Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian eta online saioak uztartuz.
Interesa duten pertsonek doan eman dezakete izena hemen edo Ignacio Ellacuria Udal Ikastegian berta
ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia
También te puede interesar
- EH Bilduk Arabako suhiltzaileen plantilla handitzeko EPEak deitzea eskatu du 2027a baino lehen
- Araba ARF Tour llevará el espíritu del Azkena Rock Festival a Santa Cruz de Campezo el 13 de junio
- EAJ-PNVk Trebiñuren integrazioarekin duen konpromisoa berretsi du
- Vitoria-Gasteiz reunirá a algunas de las mejores promesas del tenis mundial en el VII Araba World Tennis Tour Femenino


