KaldeArten parte hartuko duten konpainiak, Gasteizen jada

Hiru egunez, ekainaren 13tik 15era, kaleko arteek hiri erdiguneko 12 espazio beteko ditu erakustaldiak
kaldearte-gasteiz-2025.webp
avatar

ZUK.eus

12 de junio de 2025 a las 11:30

Ostiral honetan hasiko da KaldeArteren, Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren XIX. edizioa. Hiru egunez, ekainaren 13tik 15era, kaleko arteek hiri erdiguneko 12 espazio beteko dituzte.

 

31 konpainiak

Munduko hainbat lekutako 31 konpainiak euren ikuskizunak erakutsiko dizkiete ikus-entzuleei, formatu guztietako 70 emanalditan. Horietako batzuk hemen daude jada. Esate baterako, Sol Picó (Katalunia), La Corcoles (Katalunia), El Mono Habitado (Gasteiz) eta Berceurs du Temps (Kanada). Ostegun honetan, Sonia Díaz de Corcuera, Kultura zinegotziarekin bildu dira Falerina lorategian, beren proposamenei buruz hitz egiteko.

 

Azken orduko aldaketak

La Corcolesen bi ikuskizunak, Carena eta H, Musikaren Ibilbidetik Foru Plazako frontoira mugituko dira. Gainera, 12:30etako H emanaldia 13:15etara atzeratzen da.

 

ARGAZKIA: Vitoria-Gasteizko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

12 de junio de 2025 a las 11:30