Laudioko Udalak harremanetan jarri da Renferekin, Adifek Bidebieta–Basauri tartean egiten ari diren obrek eragindako kexak helarazteko. Lanek Abando–Orduña arteko C3 aldiriko linean atzerapenak eta zerbitzu-aldaketak eragin dituzte, eta horrek herritarren haserrea piztu du.
Alkateak, Ainize Gastakak, azaldu du lanek tren-maiztasuna murriztu dutela eta hilabete batzuk falta direla oraindik amaitzeko. “Trenen jarioa mugatu egin da obrengatik, eta lanak amaitzeko denbora falta da oraindik. Horregatik, auzokideei gomendatzen diegu euren kexak edo iradokizunak zuzenean Renferi helarazteko”, adierazi du Gastakak.
Udalak azpimarratu du azpiegitura hobekuntzekin ados dagoela, baina komunikazioa eta gardentasuna hobetzea ezinbestekoa dela, obrak luzatzen diren bitartean herritarren eguneroko garraioa ez kaltetzeko.
ARGAZKIA: Laudioko Udala


