‘Maite dut maite Arabako Errioxa euskalduna’ ikus-entzunezkoa estreinatuta Mahats Bilketaren Jaian

7.000 lagunen aurrean aurkeztu zen proiektua, Arabako Errioxako euskaldunen aniztasuna eta euskararekiko bizipenak ikusarazteko helburuarekin
Maite dut maite Arabako Errioxa euskalduna
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

19 de septiembre de 2025 a las 14:22

Pasa den igandean, Lezako Mahats Bilketaren Jaian, ikus-entzunezko berri bat estreinatu zen pantaila erraldoi batean: Maite dut maite Arabako Errioxa euskalduna. Ekitaldiak 7.000 lagun bildu zituen eta harrera beroa izan zuen.

 

Egitasmo honek helburu nagusi bat du: Arabako Errioxako euskaldunen aniztasunari ahotsa ematea eta euskarara hurbildu diren pertsonen bizipen positiboak gizarteratzea.

 

Euskara, testigantzen bidez

Ikus-entzunezkoan eskualdeko hainbat pertsonaren testigantzak bildu dira, eta euren bidez agerian uzten da nola bizi, sentitu eta partekatzen den euskara Arabako Errioxan. “Etorkizunari begira, mezu indartsua bidali nahi dugu: aniztasuna jasota utzi eta gogoeta kolektiboa piztu”, azaldu dute Arabako Errioxako euskara teknikariek.

 

Elkarlanetik sortutako lana

Proiektuaren atzean honako hauek daude:

 

Elkarlan horretatik sortu den lanak begirada baikorra eta bizia eskaintzen dio eskualdeko errealitate linguistikoari, eta euskara sustatzeko bide berriak proposatzen ditu. Ikus-entzunezkoa dagoeneko ikusgai dago YouTube plataforman.

 

ARGAZKIA: YouTube

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

19 de septiembre de 2025 a las 14:22