Martxoak 3 Elkarteak erakusketa bat inauguratu du Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren inguruan prentsak izan zuen papera kritikoki aztertzen duena, 50. urteurreneko ekitaldien barruan.
Erakusketa martxoaren 31ra arte egongo da ikusgai, Kultur Etxearen ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etatik 13:30era.
Martxoaren 3aren estaldura mediatikoa ardatz
Azken sei hilabeteetan elkarteko kideek eta Gasteizko komunikazio arloko profesionalek egindako lankidetzaren emaitza da erakusketa.
Helburua da 1976ko gertaeren memoria belaunaldi berriei helaraztea komunikabideen ikuspegitik. Horretarako, 25 egunkariren azalak bildu dira, Euskal Herrian, Espainiako estatuan eta nazioartean argitaratutakoak, baita boterearen kanpoko argitalpenak ere. Bilduma Luis Ziarrusta argazkilari gasteiztarraren irudiekin, ikus-entzunezko batekin eta garai hartako aldizkari, objektu, liburu eta bestelako materialekin osatu da.
Bisita gidatuak eta mahai-inguruak
Erakusketak asteazkenero bisita gidatuak eskainiko ditu euskaraz eta gaztelaniaz, gehienez 15 lagunentzat eta aldez aurretik izena emanda.
Horrez gain, bi mahai-inguru egingo dira otsailaren 18an eta 25ean, 19:00etan. Lehenengoan garai hartako kazetariek eta egungo informazio-profesionalek parte hartuko dute; bigarrenean, 1976ko greban parte hartu zuten langileek asanbladaren balio sozial eta komunikatiboaz hitz egingo dute.
FOTOGRAFÍA: Martxoak 3 Elkartea


