Hauek dira Mendizorrotzako Haur Ikuskizunen Erakustaldiaren saioak

Hiru ikuskizun handi eskainiko dira: 'Peter Pan, un musical muy especial', 'Txiki rock' eta 'Gora musika!'
Mendizorrotzako Haur Ikuskizunen Erakustaldia 2025eko abenduan Gasteizen ospatuko da
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

7 de noviembre de 2025 a las 13:58

Gabonetako programazioaren barruan, Mendizorrotzako Haur Ikuskizunen Erakustaldiak bere 22. edizioa ospatuko du aurten, abenduaren 26tik 29ra. Guztira, hiru ikuskizun handi eskainiko dira: Peter Pan, un musical muy especial, Txiki rock eta Gora musika!

 

Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuera, nabarmendu duenez, “Haur Ikuskizunen Erakustaldia Gasteizko Gabonetako programazioko ekitaldirik beteranoenetakoa eta ikusle gehien biltzen dituena da”.

 

Hiru ikuskizun handiren egitaraua

Lehen saioa, Peter Pan, un musical muy especial, abenduaren 26an izango da, 18:30ean. Antzerki-musikal inklusiboa da, gaztelaniaz, eta publiko guztientzako egokia, 3 urtetik gorakoentzat. Kolorez eta musikaz beteriko ikuskizun honek piratak, sirenak eta maitagarrien mundua ekarriko ditu Mendizorrotzara.

 

Hurrengo egunean, abenduaren 27an, ordu berean, iritsiko da Txiki rock: euskal rock klasikoaren (Kortatu, Itoiz, Hertzainak…) doinuekin txikientzako esperientzia paregabea. Familian gozatzeko proposamena da, baita gurasoek beren gaztaroko abestiak berriro bizitzeko aukera ere.

 

Erakustaldia Gora musika! ikuskizunarekin itxiko da abenduaren 29an, 18:30ean. Oiane eta Urko izango dira protagonistak, eta Agustin Barandiaran (Korrontzi) eta Bixente Martinez (Oskorri) gonbidatu berezi gisa arituko dira. Eszenatokian, erraldoiak eta dantzariak ere izango dira.

 

Sarrerak eta gomendioak

Ikuskizun guztiek 3 urtetik gorako haurrentzako egokiak dira eta 5 euroko sarrera-prezioa izango dute. Abenduaren 10ean, 08:30ean, jarriko dira salgai Gasteizko Udalaren webgunean.

 

“Urtero, ikuskizun hauek arrakasta handia izaten dute. Gasteiztarrek gehien maite duten Gabonetako proposamenetako bat da eta, beraz, Gasteizko familiak sarrera azkar eskuratzera eta hiru ikuskizun zoragarri horiez gozatzera animatu nahi ditut” adierazi du Díaz de Corcuerak.

 

ARGAZKIA: Vitoria-Gasteizko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

7 de noviembre de 2025 a las 13:58