Olentzero eta Mari Domingi Zigoitian izango dira abenduaren 24an, Gabon bezperako ohiko hitzorduan. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, Ondategiko txokoan, eta kalejira girotu batekin abiatuko da.
Kalejiran zehar, basajaunak, galtzagorriak eta lamiak izango dira protagonista, musika lagun. Herriko kaleetan barrena ibili ondoren, ekitaldia Bengolarra frontoian amaituko da. Bertan, Olentzerok eta Mari Domingik herritarrak agurtuko dituzte, bereziki ume txikienak.
Amaiera ekitaldian, euskal dantzak, txokolatea, oparia eta ardo beroa eskainiko dira, Gabonetako giroa osatzeko.
Ekitaldia Zigoitiko Udalak antolatu du, eta hainbat eragileren laguntza izan du: Dominizubi musika eskola, Oketa Alai dantza taldea, AMPA Gorbeia eskola eta boluntarioak.
ARGAZKIA: Zigoitiko Udala


