Arabak eta Burgosko Diputazioak sei lankidetza-hitzarmen berritu dituzte Trebiñurako

Gizarte zerbitzuak, gazteria, kultura, berdintasuna, euskara eta larrialdiak hartzen dituzte barne
Araba eta Burgoseko ordezkariak Trebiñuko zerbitzuen inguruko hitzarmena
avatar

ZUK.eus

1 de agosto de 2025 a las 14:00

Arabako Foru Aldundiak eta Burgosko Diputazio Probintzialak Trebiñuko enklabearen inguruko sei lankidetza-hitzarmen berritu dituzte, bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru-akordioaren testuinguruan. Akordio horrek beste lau urtez luzatuko du erakundeen arteko elkarlan instituzionala.

 

Hitzarmenek herritarren ongizaterako zerbitzu hauek jasotzen dituzte:

 

  • Adinekoen, mendekotasuna duten pertsonen, desgaituen eta indarkeria matxistaren biktimen gizarte arretari buruzko jarduerak.

 

  • Euskara sustatzeko eta zabaltzeko ekimenak.

 

  • Berdintasun-politikak eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloak koordinatzea.

 

  • Gazteriari zuzendutako jarduera eta politikak.

 

  • Babes zibila, suteak itzaltzea eta salbamendu-zerbitzuak.

 

  • Kultura- eta kirol-jarduerak sustatzea.

 

Hitzarmenek behin-behineko izaera juridikoa dute, eta indarrean jarraituko dute Trebiñuko egoerari irtenbide iraunkor bat ematen zaion arte.

 

ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

1 de agosto de 2025 a las 14:00