Itxierak Untzillako errepidean

Kasu batzuetan errepidea guztiz itxi, eta beste batzuetan puntualki itxiko da
Untzillako errepidea itxita Aramaion lanen ondorioz ekainaren 18tik aurrera
avatar

ZUK.eus

19 de junio de 2025 a las 10:45

Ekainak 18tik aurrera, Aramaioko Untzilla auzoan egingo diren lanen ondorioz, kasu batzuetan errepidea guztiz itxi, eta beste batzuetan puntualki itxiko da, langileak bertan lanetan diharduten bitartean.

 

Ibilbide alternatiboa

Ibilgailu arinentzat ibilbide alternatibo bat baliatuko da, hala ere, ahal den neurrian errepide hori ez erabiltzea gomendatzen da.

 

Lanak Etxebarri baserritik Arragena baserrira doan bide kurtzeraino izango dira, eta Uxarte baserri atzealdetik doan bidea erabili daiteke (ibilgailu arinek eta gehienez 2,5 m.ko altuera).

 

ARGAZKIA: Aramaioko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

19 de junio de 2025 a las 10:45