‘Zigoitiko euskara’ liburua aurkeztuko dute urriaren 15ean, Zigoitian

Aitor Aranak eta Asier Gonzalezek Zigoitiko eta Gorbeialdeko hizkuntzaren ondareaz hausnartuko dute bi jardunalditan
"Zigoitiko euskara" liburuaren aurkezpena
avatar

ZUK.eus

1 de octubre de 2025 a las 14:18

Zigoitian erabiltzen zen jatorrizko euskararen lekukotasunak aztertzen dituen Zigoitiko euskara liburua aurkeztuko du Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak datorren urriaren 15ean. Aurkezpena Zigoitia Aretoan izango da, 19:00etan, eta bertaratzen direnek liburuaren ale bana jasotzeko aukera izango dute.

 

Liburua udalerrian erabilitako euskararen ezaugarriak jasotzen dituen ikerketa-lana da. Hain zuzen, iritsi zaizkigun idatzizko testigantzak oinarri hartuta, Aranak Zigoitiko hizkeraren berezitasunak, hiztegia eta adibide-testuak bildu ditu.

 

Henrike Knörr beka jaso duen ikerketaren aurkezpena

Bigarren jardunaldia urriaren 22an egingo da, ordu eta leku berean. Egun horretan, Asier Gonzalez, EHUko ikertzailea eta Henrike Knörr beka jaso duen hizkuntzalaria izango da hizlari.

 

Gonzalezek Araba ipar-mendebaldeko euskara Gorbeia inguruko testigantzen argitan ikerlanaren nondik norakoak azalduko ditu, eta horren bidez Zigoitiko euskararen testuingurua hobeto ulertzeko gakoak emango ditu.

 

Euskara zaharraren transmisioa eta azterketa ardatz

Zigoitiko eta Gorbeialdeko hizkeren azterketa egin duten bi aditu gonbidatuta, jardunaldi hauek etorkizunera begirako gogoeta sustatzea dute helburu, antolatzaileen arabera.

 

FOTOGRAFÍA: Txus Díez

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

1 de octubre de 2025 a las 14:18