Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren IV. Edizioa. Hona hemen Aramaio, Urkabustaiz eta Zigoitiko enbaxadoreak.
Aramaio
Aramaioko hamaikakoa osatzen duten lagunek:
- Olga Goikoetxea
- Elena Zubizarreta
- Izar Elortza
- Aitor Ugarte
- Bittor Kortabarria
- Jesusa Bergaretxe
- Oihana Ormaetxea
- Iñaki Vazquez
- Joseba Jauregi
- Judith Becerra
- Markel Arriolabengoa
Zigoitia
Hamazazpi herri ditu Zigoitiak, eta hamazazpi lagunek osatzen dute Euskaraldiak Zigoitian duen enbaxadore-taldea: herri bakoitzeko ordezkari bat, hain zuzen ere.

Hamazazpi lagun hauek ahobizi edo belarriprest rola aukeratu, eta parte hartuko dute maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimenean. Eta gainerakoontzat ere deialdia egin dute: izenematea.euskaraldia.eus helbidean sartu, rola aukeratu, eta eman izena.
Aurkezpen-ekitaldiaren bideoa
Urkabustaiz
Argazkian dituzuen hamaika lagunek osatzen dute 2025eko Euskaraldiaren Urkabustaizko hamaikakoa. Beraiek dira ekimenaren enbaxadoreak udalerrian: bakoitzak bere harreman partikularra du euskararekin, eta harreman berezi horietako bakoitzak osatzen du euskararen ekosistema.

Hamaikakoaren aurkezpenarena ez zen Euskaraldia girotzeko Urkabustaizen egingo den ekitaldi bakarra izan. Maiatzean beste bi hitzordu ere izango ditugu:
Maiatzak 9, ostirala. 19:00etan plazan
DANTZA-PLAZA, Erdizka Lauetan taldearen eskutik. Txapa-banaketa eta txokolatada.
Maiatzak 13, asteartea. 18:30ean liburutegian
Andereño Rositaren bakarrizketa
ARGAZKIAK: www.urkabustaiz.eus/www.zigoitia.eus/aramaio.eus



