Sanrokeen irudia aukeratzeko epea uztailaren 6ra arte

Botoak udaletxeko sarreran egongo den hautestontzian edo modu digitalean eman ahal izango dira
Laudioko Udalak Sanrokeen kartel lehiaketa martxan jarri du 2025eko jaietarako
avatar

ZUK.eus

26 de junio de 2025 a las 13:46

Aste batez, ekainaren 30tik hasita eta uztailaren 6ra arte, hala nahi duten laudioarrek aurtengo Sanrokeen irudia aukeratu ahal izango dute euren gogokoenari bozka emanez. Botoak udaletxeko sarreran egongo den hautestontzian edo modu digitalean eman ahal izango dira, udalaren webgunearen bidez. Kartelak ere ikusgai egongo dira Udaletxeko sarreran eta webguneko atarian, herritarrek euren gustukoena aukera dezaten.

Sariak

Sariei dagokionez, helduen kategoriako irabazlea Laudioko 2025eko jaietako irudia bihurtuko da eta 1.200 euroko sari bakarra eskuratuko du. Bestalde, haurrentzako lehiaketaren irabazleak, 250 euroko material didaktikoa eskuratuko du, herriko dendetan erositakoa.

ARGAZKIA: Laudioko Udala

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

26 de junio de 2025 a las 13:46