Larunbat honetan, Europa Jauregiak Suteen Prebentzio eta Itzalketako Udal Zerbitzuan 28 plaza betetzeko Suhiltzaileen LEParen lehen probak hartuko ditu. Goizeko 09.00etan daude deituta hautaketa-prozesuan izena eman zuten 1.600 pertsonak.
Ariketak
Egingo diren probak gaitasunak eta jarrerak neurtzeko lehen eta bigarren ariketei dagozkie. Lehenengoak arrazoiketa mekanikoaren, espazialaren eta hitzezkoaren gaitasunak neurtuko ditu. Halaber, erantzukizuna, egonkortasun emozionala, talde eta lankidetza espiritua, egoeretan enpatizatzeko eta horiek bideratzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko ekimena eta gaitasuna eta estres egoeren aurreko tolerantzia eta erresistentzia baloratuko ditu. Bigarren ariketak, berriz, hautagaiek udal-mugartean dituzten ezagutza juridikoak, teknikoak eta geografiakoak neurtuko ditu.
Proba fisikoak
Ariketa horiek gainditzen dituztenek hilabete batzuk barru egin beharko diete aurre gaitasun fisikoko probei. Oposizio-fasea amaituta, titulazio ofizialak, euskararen ezagutza eta esperientzia profesionala baloratuko dituen merezimendu-lehiaketa egingo da.
% 14 emakumeak dira
Suhiltzaileen LEPan izena eman duten pertsonen % 14 emakumeak dira, eta batez besteko adina 32 urtekoa da; gizonena, berriz, 33 urtekoa da.
Hautagaien jatorrizko lekuari dagokionez, % 40 Bizkaikoak dira, % 25 Arabakoak eta % 21 Gipuzkoakoak, eta horiek dira presentzia gehieneko lurraldeak. Guztira, Espainiako 33 probintziatako ordezkariak daude deialdi honetan.
ARGAZKIA: @Bomberos_VG


