Aramaiok C1 mailako talde berria sortu nahi du 2026-2027 ikasturterako euskara ikastaroetan

Udalak eta Debagoieneko AEK-k A1, "Gure euskara hobetzen" eta mintzapraktika taldeei eutsiko diete
Aramaioko udal eraikina, 2026-2027 ikasturteko euskara ikastaroen berri ematen duen albistea ilustratzeko.
Añadir ZUK en Google
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

10 de julio de 2026 a las 13:00

Aramaioko Udalak eta Debagoieneko AEK-k elkarlanean jarraituko dute 2026-2027 ikasturtean herrian euskara ikasteko aukera eskaintzen. Helburua da orain arteko ikastaroak mantentzea eta eskaintza zabaltzea. 2025-2026 ikasturtean hiru talde izan dira martxan, eta datorren ikasturtean laugarren talde bat, C1 mailakoa, abian jartzea dute helburu, behar adinako izen-emateak lortuz gero.

 

Horrela, eskaintza honako ikastaro hauek osatuko dute:

  • A1 maila, euskara ikasten hasi nahi dutenentzat.
  • «Gure euskara hobetzen», hizkuntza gaitasuna hobetzeko ikastaroa.
  • Mintzapraktika / B2 maila, ahozko erabilera eta komunikazioa lantzeko.
  • C1 maila, sortzea aurreikusita dagoen talde berria.

 

Euskara erabiltzeko deia

Udalak gogorarazi du, gainera, iazko jaietako pregoian euskara ikasleek egindako eskaera: herritar guztiak animatu dituzte euskara ikasten ari direnekin eta, oro har, edonorekin euskaraz egitera.

Udalaren ustez, eguneroko erabilera funtsezkoa da hizkuntza ikasteko eta Aramaion euskararen erabilera indartzeko.

 

Matrikulazioa irailean

Ikastaroetarako matrikulazioa irailean egingo da. Informazio gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek honako helbidera idatz dezakete: euskara@gorbeialdea.eus.

 

ARGAZKIA: Txus Díez

 

También te puede interesar

📲 Recibe las noticias de Álava cada día en tu móvil

🟢 WhatsApp

🔵 Telegram

avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

10 de julio de 2026 a las 13:00