Aramaioko Udalak 2026-2027 ikasturterako kirol eskaintzan izena emateko epea ireki du. Programak pilates, GHA —gluteoak, hankak eta abdominalak lantzeko jarduera— eta mantentze gimnasia jasotzen ditu. Jarduerak urrian hasiko dira eta goizeko zein arratsaldeko ordutegiak izango dituzte. Parte hartu nahi dutenek Aramaioko udaletxean eman beharko dute izena eta dagokien kuota ordaindu irailaren 22ra arte.
Pilates goizez eta arratsaldez
Pilatesek bi ordutegi izango ditu. Goizeko taldea astearte eta ostegunetan, 09:30etik 10:30era, elkartuko da; arratsaldekoa, berriz, astelehen eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era. Bi kasuetan, ikasturte osorako prezioa 120 eurokoa izango da.
Arratsaldeko eskaintza GHA jarduerak osatuko du, gluteoak, hankak eta abdominalak lantzeko saioekin. Eskolak ostegunetan, 18:30etik 19:30era, izango dira, eta ikasturteko kuota 60 eurokoa izango da.
Doako mantentze gimnasia adinekoentzat
Goizeko eskaintzak adinekoentzako mantentze gimnasia ere izango du. Saioak astearte eta ostegunetan egingo dira, 10:45etik 11:45era, eta doakoak izango dira. Jarduerak Iker Arriolabengoak emango ditu.
Aramaioko Udalak jakinarazi du 2026-2027 ikasturterako iragarritako eskaintzak aldaketak izan ditzakeela.
ARGAZKIA: Magnific
📲 Recibe las noticias de Álava cada día en tu móvil




