Jarindo Aramaioko Ganaduzainen Elkarteak udalerriko abeltzain guztiak deitu ditu datorren uztailaren 28an, asteartean, 18:30ean, Sastiñan egingo den bilerara. Topaketaren helburua elkarte berria aurkeztea, Aramaioko abeltzainen parte-hartzea sustatzea eta Jarindo martxan jartzeko lehen urratsak ematea izango da.
Jarindok 2026ko lan-plana aurkeztuko du
Bileran bi gai nagusi landuko dira. Alde batetik, Jarindo Aramaioko Ganaduzainen Elkartea aurkeztuko da, eta elkartean parte hartzeko eta haren garapenean laguntzeko aukerak azalduko dira. Bestetik, 2026rako aurreikusitako lan-plana aurkeztuko da, elkarteak urte honetan garatu nahi dituen jarduera eta lanekin.
Jarindok Aramaioko abeltzainen parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du, udalerriko abeltzaintzaren etorkizuna elkarrekin lantzeko.
ARGAZKIA: Txus Díez



