Erriberagoitiko Udalak Euskararen Eguna ospatuko du datorren azaroaren 29an, larunbata, Pobeseko Gizarte Etxean. Egun osoko egitaraua prestatu da, adin guztietarako jarduerekin eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Jarduerak arratsaldean zehar egingo dira, eta honako hauek izango dira:
18:00etatik 19:00etara – EuskoGymkana famililarra
Familientzako jolas kooperatiboak egingo dira, Gizarte Etxean eta Bolatokian. Aldez aurreko izen-ematea beharrezkoa da, eta azaroaren 27ra arte egin daiteke: 636 71 64 61 / 945 36 20 21
19:00etatik 20:30era – Talo tailerra adin guztientzat
Taloak egiteko tailer praktikoa, publiko zabalari zuzendua. Parte-hartzaileek taloen prestaketa ezagutzeko eta egiteko aukera izango dute.
20:00etatik 22:00etara – Dantzaldia Joxe Mendizabalekin
Eguna borobiltzeko, dantzaldia egingo da Joxe Mendizabalen eskutik, Gizarte Etxeko taberna-gunearen inguruan.
ARGAZKIA: Txus Díez


